Categorías: albisteak-berriak

2025 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat Donostian

Eskaera epea otsailaren 13an hasi eta martxoaren 12an amaituko da

Otsailaren 12an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da Donostiako Udalak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat 2025 urteko dirulaguntzen hainbat deialdi jasotzen dituen albistea. Beraz, otsailaren 13tik martxoaren 12ra bitartean proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte elkarteek.

Elkartegintzak garrantzia berezia du Donostiako Udalak sustatu nahi duen kohesio sozialerako eta herritarren partaidetzarako, eta, horregatik, hiriko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuek garatzen dituzten jarduera anitzak finantzatzeko dirulaguntzak emateari lotutako partidak daude Udal Sailen aurrekontuetan, elkarteen jarduera askok Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutelako eta, batzuetan, Erakunde Publikoek planteatutakoen osagarri ere direlako.
   

Aurrekontu partidak,oinarriak eta epeak

Atal bakoitzeko oinarriak eta diru partidak:

Gizarte Ekintza = 274.800 €
Herri Partaidetza = 70.374 €
Lankidetza = 1.688.372 €
Berdintasuna = 82.000 €
Gazteria = 68.000 €
Giza Eskubideak eta Memoria Historikoa = 50.240 €
Osasuna eta Ingurumena = 24.560 €
Euskara Zerbitzua = 60.260 €
Kultur Aniztasuna = 54.150 €

Donostia Kulturaren deialdiak 73.995 euroko aurrekontua du

Donostia Kultura kontuan hartu gabe, Udalak gainontzeko dirulaguntza lerroetarako 2.372.756 euro esleitu ditu guztira, aurreko urtean baino % 7 gehiago. Kopuru hori Lankidetzari dagokio aurrekontu-zenbatekoa handitu duen sail bakarrari dagokio eta 155.261 € dira hain zuzen ere. Bestalde, Euskara Zerbitzuak zenbateko osoa mantentzen du, baina programa bakoitzera bideratutako zenbatekoa aldatzen du.

Oinarrietako berrikuntza nabarmenenak

Jarraian, deialdi honetako berrikuntza garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen dira, baina kontuan izan behar da horiek interpretatzeko erreferentzia bakarra dirulaguntzaren oinarri espezifiko bakoitza dela:

Gizarte Ekintza Arloan kendu egin dira proiektuen puntuazioa kalkulatzeko formularen haztapena eta dirulaguntza lortu ahal izateko gutxieneko puntuazioaren baldintza.

Herritarren Partaidetza Zerbitzuak balorazio-irizpide bakoitzaren puntuazio-moduari buruzko azalpena gehitu du.

Lankidetza Arloan, proiektuen zeharkako gastuen ehunekoa handitu da, eta Garapenerako Lankidetzaren lerroan, bertan lan egiten duten langileen partidari ikusgarrritasuna ematea erabaki da da; partzuergoentzako pizgarri ekonomikoa ere kendu da, eta, ondorioz, lerro horretan aurkeztu beharreko proiektuen gehieneko zenbatekoa 55.000 eurokoa izango da kasu guztietan.

Gazteriaren Arloan, balorazio-irizpideak gehiago banakatu eta zehaztu dira.

Ingurumeneko proiektu espezifikoei dagokionez, ingurumen-klausulak eta iraunkortasunarekin lotutako jarraibideak sartu dira eta baita ekonomia zirkularra ere; aldiz, diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrendatik ere kontzeptu batzuk kanpo utzi dira.

• Euskara Zerbitzuan Euskaraldiko eta Gau Beltzeko jarduerak indartzen edo babesten dituzten proiektuen puntuazioa handitu egin da euskara-proiektu espezifikoen lerroan.

Kultura-aniztasuneko proiektuei dagokionez, Udalarekiko lankidetza eta informazioaren hedapenarekin lotutako alderdiak indartzen dira.

Genero ikuspegiarekin lotutako berrikuntzak

Udal sail batzuek historikoki genero-ikuspegia txertatzen zuten beren deialdietan, eta 2023tik aurrera, Udalaren dirulaguntza lerro guztietan neurri eraginkorrak ezartzen ari dira elkarteek beren proiektuetan berdintasuna sustatzeko hartzen dituzten neurriak baloratzeko.

Hiru helburu nagusi ditu udalak:

  • Elkarteen erabaki- eta erantzukizun-postuetan emakumeen presentzia areagotzea.
  • Elkarteen eskura tresnak jartzea berdintasuna lantzeko eta sustatzeko.
  • Proiektuetan genero-ikuspegia txertatzea.

Horretarako, 2024an oinarri espezifikoen balorazio-irizpideak helburu horietara egokitu ziren, eta berdintasunaren arloko neurri eta ekintzekin lotutako puntuazioa % 10era igo zen (legez nahitaezkoa den % 5etik gora); bestalde Udalak hainbat ikastaro antolatu zituen «Genero-ikuspegia integratzeko tresnak» izenburupean, eta aurtengo dirulaguntzen oinarrietan zehazten denez, iaz prestakuntza horretan parte hartu zuten erakundeen eta aurten konpromiso hori beren gain hartzen dutenen parte hartzea positibooki baloratuko da: ikastaro horien helburua da elkarteei berdintasuna lantzeko eta sustatzeko tresnak eskuratzen laguntzea.

Bestalde, oinarri orokorretan gai honetan espezializatutako gidetarako estekak sartu dira, genero-ikuspegia txertatzea errazteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

9 horas hace

Una mujer detenida en Bilbao tras confesar el homicidio de su pareja

Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…

9 horas hace

La inflación modera su ritmo en enero y baja al 2,4 %

El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…

9 horas hace

Iñaki y Nico Williams niegan la apropiación indebida de un coche de alta gama

Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…

9 horas hace

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

15 horas hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…

15 horas hace