Categorías: albisteak-berriak

Irati Anda eskalatzaile arabarrak jaso du Eusko Jaurlaritzaren “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” 2024 Saria

Gaur banatu da Eusko Jaurlaritzak sortutako “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” saria Durangoko San Agustin Kulturgunean, kirolean euskara sustatzen duten ehun bat eragileren artean.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako Irati Anda eskalatzaile arabarrak jaso du bigarren edizioko “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” saria Hizkuntza Politika sailburuordearen, Aitor Aldasororen eskutik, bere kirol ibilbidean mantendutako jarrera euskazaleagatik.

Eusko Jaurlaritzak sortutako sari honek bere egunerokoan euskararen erabilera sustatzen duten kirol klubak (profesionalak izan zein ez) eta norbanakoak saritzeko ideia dakar. Gaur eman den saria 2024koa da, bigarren edizioa, alegia.

Ekitaldian, Aitor Aldasoro sailburuordeak esan duenez, “une erabakigarri batean gaude”, eta, “euskaran, kalitatezko jauzi bat” eman behar dugu: “Euskararen ezagutza handitu behar dugu eta ingurune guztietan, arlo guztietan, gure hizkuntzaren erabilera sustatu. Kirol arloa euskalduntzea estrategikoa izango da euskararen garapenerako”.

Horretaz gain, Aldasorok euskararen transmisioan bidelagun izango diren erreferenteak behar direla azpimarratu du: “belaunaldi gazteenek eredu dituzten eta izango dituzten euskal kirolariak behar dituzte. Hori da sari honen helburu nagusia: erreferenteok egiten duzuen lana balorean jartzea eta euskararen erabileran eta sustapenean jokatzen duzuen paperaren garrantzia azpimarratzea. Zorionak, guztioi, eta eskerrik asko bidelagun izateagatik. Jada sare bat osatzen dugu, eta elkarlanean, bideari ekiten jarraituko dugu”.

Irabazleari emandako garaikurra berezia da: Idoia Leache eskultoreak egin du, Hizkuntza Politika sailak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak elkarlanean horretarako propio burututako sortzaile gazteen arteko artelanen lehiaketaren bidez. Ekitaldian, euskal dantza garaikideak ere protagonismo berezia ere izan du.

Sariduna: Irati Anda

Irati Anda Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziatan lizentziaduna da. Eskaladan garaipen handiak lortu izan ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketetan nahiz eta 2015ean lehiaketak utzi zituen eskumuturreko lesio baten ondorioz.

Bestalde, EITBko Gailurra saioaren lau denboralditan aritu izan da Ibon Gaztañazpi eta Andoni Aizpururekin batera. Halaber, kulturgile aktiboa ere bada. Egun Arabako Bertsozale Elkartean dihardu lanean baita Yoga irakasle moduan ere Euskaharan elkartean. Euskarazko hainbat antzezlanetan ere jardun izan du aktore gisa.

Bigarren edizioko hautagaitzak

Ekitaldian zehar saridunari aitortza egiteaz gain, hautagaiei ere aipamena egin zaie, haiek egindako lana gizarteratzeko.

  • Arabatik:
    • Badaiotz Herri Kirol Elkarteko Sokatira saila
    • Arabako Pilota Federazioa
    • Irati Anda
  • Bizkaitik:
    • EBETE – Kirol Jarduerak
    • Alex Txikon
    • Asier Villalibre.
  • Gipuzkoatik:
    • Urola Garaiko Kirol Elkartea
    • Kirolari Gaittun
    • UDA Aretxabaleta

Sariaren jatorria

Sari honek “2021-2024 Kirolean Euskara Sustatzeko Planean” du bere jatorria eta urteroko edizioak izango dira. Euskararen erabileraren aktibazioa ez ezik, erabileraren sustapena ere baita planaren zutabeetako bat eta hor kokatuko litzateke sari honen sorrera. Horrela, egitasmo honen bitartez, kirolean euskararen erabilera era sistematikoan lantzen duten klubei zein pertsonei aitortza egitea eta kirol arloan euskararen erabilera gizarteratzea du helburu.

Sariaren ikurra diseinatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateak lan-hitzarmena egin dute, beren-beregi “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” sariketa bideratzeko. Bada,  lan-hitzarmena baliatuz, sortzaileen arteko lehiaketa bideratu zen eta horren irabazlea Idoia Leache izan da. Bere artelana sariaren lehen 5 edizioetan erabili ahal izango da gutxienez.

Kirolean euskararen erabilera

Gogoratu beharra dago “Kiroletik Bagoaz Euskaraz Saria” ez dela kirolean euskararen erabilerak prestigioa bereganatzeko ekintza bakarra; honako ekintza hauek ere biltzen baititu Kirolean Euskara Sustatzeko Planak: euskarazko material didaktiko erakargarriaren ekoizpena sustatu, tokiko kirol komunitate digital berria “MATX” abian jarri, izen handiko taldeekin sustapen kanpaina bateratuak bideratu, adibidez.

Ikus daitekeenez, ekintza bakoitzak esparru zehatz bat du jomuga; guztiek dute elkarrekiko lotura kirolean euskararen erabilerak prestigioa bereganatzeko ekintzak diren heinean, baina ekintza bakoitzak helburu eta hartzaile zehatz eta propioak ditu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

19 minutos hace

Una mujer detenida en Bilbao tras confesar el homicidio de su pareja

Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…

19 minutos hace

La inflación modera su ritmo en enero y baja al 2,4 %

El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…

19 minutos hace

Iñaki y Nico Williams niegan la apropiación indebida de un coche de alta gama

Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…

19 minutos hace

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

6 horas hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…

6 horas hace