25_0089 Ziklomotor baten gidaria hil da Bermeon, BI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripu batean

Ziklomotor baten gidaria hil da Bermeon, BI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripu batean
Prentsa Zerbitzua
2025-02-14
Istripua gaur, ostirala, jazo da, 14:42an, ziklomotor baten eta kamioi baten artean, Bermeoko San Migel auzoan. Sollube eta Bermeo arteko errepidea erabat itxita dago zirkulaziorako. Trafikoa Bakiotik desbideratzen da.
Istripuaren berri izan ondoren, larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta osasun-langileek BBBko maniobrak egin dizkiote konorterik gabe zegoen motozikletaren gidariari. Zauritua tokian bertan hil da, jasandako lesioen ondorioz.
Ertzaintzaren Trafiko Unitatea istripua eragin duten arrazoiak ikertzen ari da.