Categorías: albisteak-berriak

BarakaldokoUdalak `Fit Football’ estreinatu du, futbol zelaietan entrenatzeko kirol materiala duen ekipamendua

14/02/2025 Amaia del Campo e Iñigo Asensio junto a representantes de varios clubes de fútbol del municipio
POLITICA
AYUNTAMIENTO DE BARAKALDO

Barakaldoko Udalak, Barakaldo Kirolak erakundearen bitartez, lehenengo Fit Football jarri du martxan, Lutxanako Serralta futbol-zelaian pilotu moduan instalatu den kirol-materiala duen ekipamendua, hiriko futbol-taldeen entrenamenduak osatzeko, gizonezkoenak zein emakumezkoenak. Amaia del Campo alkateak aurkeztu du ekimena gaur goizean, Iñigo Asensio Barakaldo Kirolakeko presidentearekin eta Lutxanako Pauldarrak eta Sporting klubetako ordezkariekin batera. Esperientziak emaitza onak baditu, hiriko gainerako udal-futbol-zelaietara zabalduko da.

«Azken urteotan auzoetan banatuta ditugun futbol-zelaiak berritzen lan egin dugu; ekipamendu horiek benetan garrantzitsuak dira, milaka haurrek, gaztek eta helduek instalazio horietaz gozatzen dutelako hiriko kirol-klubekin kirola eginez», gogorarazi du Del Campok. Zehazki, 3.000 barakaldar baino gehiago daude futbol-talderen batean.

Barakaldo Kirolak instalazioak hobetzeko beste urrats bat eman du Fit Football sortuz, prestakuntza fisikorako materialak dituen 6 metro karratuko edukiontzia. Zehazki, 40 elementu baino gehiago aurki daitezke kluben entrenamenduen osagarri diren kirol-jarduerak proposatu ahal izateko, hala nola bizikletak, mankuernak, pisuak, sokak… Modulua proiektatutako 40 metroko kautxuzko zolata baten gainean instalatuta dago, materiala kokatu eta pisu-elementuekin jarduerak garatu ahal izateko.

«Hau da modu pilotuan martxan jartzen dugun lehena, baina udalerriko futbol zelai guztietara zabalduko da, klubei prestakuntza fisikorako material espezifikoa emateko helburua hobetzeko», adierazi du Del Campok. Ekimen berri honen kostu osoa 11.500 eurokoa da.

DESFIBRILADOREAK ETA PRESTAKUNTZA

Barakaldo Kirolak hiriko klubekin koordinatuta lan egiten du, proposamenak zuzenean bilduz eta hobekuntzak eskainiz, ez bakarrik instalazioetan, baita materialean ere. «Izan ere, ekipamendu hori zen helarazi ziguten eskaeretako bat», nabarmendu du alkateak.

Gainera, lankidetza horren ondorioz, duela gutxi desfibriladoreak jarri dira udaleko kirol-instalazio guztietan, hala nola futbol-zelai horietan, eta berariazko prestakuntza eskaini zaie horiek erabiltzen dituzten klubetako pertsonei, horietako bat erabili behar izanez gero beharrezko ezagutzak izan ditzaten.

«Este es el primero que ponemos en marcha de manera piloto, pero se extenderá a todos los campos de fútbol del municipio con el objetivo de mejorar la aportación de material específico de preparación física a los clubes», ha apuntado Del Campo.  El coste total de esta nueva iniciativa es de 11.500 euros.

DESFIBRILADORES Y FORMACIÓN

Barakaldo Kirolak trabaja de manera coordinada con los clubes de la ciudad, recogiendo de forma directa sus propuestas y tratando de ofrecerles mejoras no solo en las instalaciones, sino también en el material. «De hecho este equipamiento era una de las peticiones que nos habían trasladado», ha resaltado la alcaldesa.

Además, fruto de esa colaboración, hace poco se han instalado desfibriladores en todas las instalaciones deportivas municipales, como estos campos de fútbol, y se ha ofrecido formación específica a las personas de los clubes que las utilizan para que tengan los conocimientos necesarios en caso de tener que usar uno de ellos.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Gobierno Vasco activa el proceso para recuperar 1.000 viviendas que perdieron la calificación de VPO

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…

4 horas hace

Osasun Departamentuak San Fermin jaietako 508 arreta propio eta Larrialdi zerbitzuetan 7.213 arreta egin ditu, 2024an baino % 9,11 gutxiago

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…

4 horas hace

Nafarroak beharrezkotzat jotzen du ahalik eta arinen aldatzea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema berri bat ezarriko duen araudia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikorako ekarpenen prozesua ireki du

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…

4 horas hace

Esnaola kontseilariak Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen ospea nabarmendu du 51. edizioaren inaugurazioan

MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…

4 horas hace

Detenidos en Hernani los conductores de tres furgonetas en las que viajaban 24 personas indocumentadas

La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…

4 horas hace