Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko Parke Teknologikoaren Hernaniko eraikin nagusi berria goi-mailako teknologiako enpresa eta proiektu estrategikoak erakartzeko gune bilakatuko da

Euskadiko Parke Teknologikoak Hernaniko Campusaren jabetzako lehen eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldia egin du gaur goizean, Imanol Pradales lehendakaria buru zela. Galarretan kokatuta, eraikin nagusi berri honek Ellen MacArthur (Derbyshire, Ingalaterra, 1976) ekonomia zirkularraren aitzindaria izandakoaren izena izango du. Instalazio hauek —ekodiseinuko, jasangarritasuneko eta efizientzia energetikoko irizpideen arabera diseinatuta daude— hub bihurtuko dira ‘scale up’ fasean dauden enpresentzat, inkubazio-fasea amaitzen dutenean.

Lehendakariarekin batera, honako hauek izan dira, besteak beste: Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Jaione Ganzarain Euskadiko Parke Teknologikoko presidentea. Horiek guztiak bat etorri dira Euskadiko Parke Teknologikoak Gipuzkoan duen espazio-eskari gero eta handiagoari erantzuteko instalazio hauek duten garrantzia nabarmentzean.

“Parke teknologikoen aldeko apustuak islatzen du amets egiteko eta eraikitzeko gai izan ginen herria, duela lau hamarkada, lehiakortasuna berreskuratzearren gure ekonomia modernizatzeko premia handia zegoenean”, azpimarratu du lehendakariak. “Ziurgabetasun-garai hauetan bide beretik joan nahi dugu: Herri aurreratua eta bizi-kalitatea duena. Industria berritzailea duena, pertsona guztientzat aukerak, kalitatezko enplegua eta ongizatea sortuko dituen industria. Hortaz, Hernaniko eraikin baten lehen harria baino askoz gehiago da hau. Apustu arrakastatsu baten jarraipena da, etengabe indartu behar duguna”.

Ellen MacArthur eraikina 2026aren amaierarako bukatuta egongo dela aurreikusten da, eta 10.000 m²-ko azalera izango du, Parke Teknologikoak enpresa teknologikoen eskura jarriko duena. Horietatik 2.300 ‘scale up’ fasean dauden enpresei zuzenduta egongo dira, instalazio horiek hub bihur daitezen inkubazio-fasea igaro duten eta merkatuan hazkunde azkarra izaten ari diren enpresa-proiektu guztientzat.

Hernaniko Campusera sartzeko biribilgune nagusiaren ondoan dago eraikin nagusi berria, eta azpiegitura malgutzat konfiguratu da, enpresa bakoitzaren baldintza partikularretara egokitu daitekeen azpiegituratzat, hain zuzen. Barrualdean bulego pribatizagarriak, prototipo teknologikoetarako espazioa, RIS3 laborategiak eta zerbitzu osagarriak egongo dira, hala nola coworking-gela, erabilera anitzeko gelak eta Agora.

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua ere izango du, baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ere, Parke Teknologikoak mugikortasun jasangarriaren alde egiten duen apustuaren ildotik.

Azpiegitura berdea eta adimenduna

Oin berriko eraikin honen eraikuntzarekin, Euskadiko Parke Teknologikoak indartu egiten du gizartearen oraina eta etorkizuna hobetzen lagunduko duten azpiegitura berde eta adimendunak sortzeko konpromisoa. Ildo horretatik, Ellen MacArthur eraikinak ingurumen-aldetik jasangarria den eraikin bati erantzuten dio, ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean oinarrituta eraikin bati.

Izan ere, eraikina egiteko, % 40 material birziklatu sartzea aurreikusten da, baita egonlekuei lotutako material ekologikoak eta beroak erabiltzea ere. Era berean, energia berriztagarrien aprobetxamendua erraztuko da, eta honako hauek barne hartuko dira: errendimendu handiko sorkuntza termikoa, instalazioen digitalizazioa eta kontrola (BMak), kontsumoen eta energia-iturrien optimizazioa eta euri-uraren eta ur grisen berreskurapena.

Hernaniko eraikin nagusi berria gehitzea beste mugarri bat da Gipuzkoako Parke Teknologikoarentzat. Gaur egun, campus horretan COUTH enpresa dago, duela urtebete baino gutxiago bere instalazioak inauguratu zituena, baita Mondragon Unibertsitatea, IKERLAN eta Orona Fundazioa ere. Era berean, urrats garrantzitsua da Gipuzkoan espazio berrien eskariari erantzuteko, egungo eraikinen okupazio handiaren aurrean —ia % 100ekoa da—.Eraikin berria egiteko estimatutako kostua 18,2 milioi eurokoa da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Seguridad condena el boicot a dos ertzainas en la EHU: «Evidencia la intolerancia hacia la Ertzaintza de algunas personas»

El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…

16 horas hace

El Gobierno Vasco suspende temporalmente las ferias de ganado como medida preventiva frente a la dermatosis nodular

Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…

16 horas hace

Bilbao organiza un paseo interpretativo y una recogida de plásticos y basura por la Ría dentro de Asteklima

El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…

16 horas hace

Eider Mendoza valora positivamente que Madrid rectifique y vaya a realizar las catas del TAV bordeando Aralar

La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…

16 horas hace

La carrera Salto15K provocará cortes de tráfico en Donostia este domingo

El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…

16 horas hace

Sidenor, investigada por contrabando y complicidad en la venta de acero a una empresa de armamento israelí

El juez de la Audiencia Nacional, Francisco de Jorge, ha abierto una investigación contra el…

16 horas hace