Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiak eta Bilbok indartu egin dute suhiltzaile-zerbitzuen koordinazioa, eremu mugakideetan erantzun eraginkorra emateko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak akordio bat sinatu dute suhiltzaile-zerbitzuen koordinazioa indartzeko, herritarrei ahalik eta erantzun onena eta azkarrena emateko beren eremu mugakideetan larrialdiak gertatzen direnean. Badakitenez erantzuteko denbora erabakigarria dela artatu beharreko larrialdietan gerta daitezkeen kalteak minimizatzeko, bi erakundeek (Aldundiak eta udalak) uste dute interes publikoak modu koordinatuan jardutea gomendatzen duela, beren eskumeneko lurralde-eremuetako eremu mugakideetan gertatzen diren ezbeharren aurrean berehala erantzuteko. Gai hori funtsezkoa da, batez ere ezinbestekoa denean azkar erantzutea bizitzak salbatzeko eta ondasunak babesteko.

Azken urteotan, elkarlan hori ari zen gauzatzen jada SOS-DEIAKekin, bi zerbitzuak aktibatuta, hain zuzen. Orain, azterketa zehatzagoa egin da. Bi zerbitzuen arteko eremu mugakide guztiei buruz, esperientzian oinarrituta eta erantzun-denborak eta irisgarritasuna ebaluatuta, jardun beharreko larrialdi-motaren arabera. Horri esker, jarduketa zehatzagoa egin ahal izango da.

Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du hitzarmena jada, eta jarduketa urgenteetan eta egoera horren ondorioz bitartekoak eta baliabideak mobilizatu behar direnean aplikatuko da. Helburua da erakundeen arteko lankidetza sustatzea, batez ere erantzun azkarra ematea funtsezkoa den ezbeharretan. Hala, ahalik eta lasterren eman ahal izango zaie laguntza biktimei edo ahalik eta lasterren erantzungo da egoera larrietan, hurbilen dauden suhiltzaileen jardun azkarrari esker. Zehazki, honako egoera hauek aipatzen dira berariaz:

  • Suteak: erabilera askotako eraikinetan, hiriguneetan, hiri-periferiako eremuetan edo landa-eremuetan, mota guztietako industrietan eta garraiobideetan.
  • Salbamenduak: bai trafikoarekin zerikusia dutenak, bai biktimen erreskateak eta bizia benetan arriskuan duten pertsonentzako laguntza.
  • Gai arriskutsuekin izandako istripuak: gai horiek garraiatzen dituzten ibilgailuek izandako ezbeharrak, baita garraiatutako materiaren ihesak, isuriak edo presio- edo tenperatura-arazoak daudenean ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak beren baliabide teknikoak eta giza baliabideak batuko dituzte halako egoeretan jarduteko, eremu mugakideetan gertatzen direnean.

SOS Deiak arduratuko da koordinazioaz

Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, zerbitzu bat beste zerbitzu baten eskumeneko lurraldean aktibatu behar denean, edo lurralde horretan esku hartu behar duenean,112 SOS DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak zerbitzu biei emango die gertatutakoaren berri aldi berean, eta biek egingo dute berehala lehenengo irteera. Bere eskumen-eremutik kanpo jarduten duen zerbitzuaren esku-hartzeak osagarriak izango dira, eta, eskumena duen zerbitzuko kideak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu ondoren, azken zerbitzu horretako arduradunak hartuko du operatiboaren agintea eta erantzukizuna, eta txanda nola egingo den ebaluatu eta erabakiko du, esku-hartzea kaltetu gabe. Ondorioz, beste zerbitzutik lekualdatutako dotazioek laguntza ematen jarraitu behar duten edo alde egin ahal duten erabakiko du.

Horrez gainera, lankidetza-hitzarmenak ezartzen du jarraipen-batzorde bat eratuko dela. Eraginkortasuna dela eta, batzorde hori erakunde bakoitzeko bina ordezkarik osatuko dute, akordioa behar bezala gauzatzen dela bermatzeko eta inplikatutako alderdi guztien arteko lankidetza etengabea eta eraginkorra sustatzeko.

Hitzarmena lau urtez izango da indarrean, eta automatikoki luzatuko da urtero, gehienez ere beste lau urtez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

25_0769 Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute…

43 minutos hace

Ertzaintzak Bilbon adingabe bati egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…

4 horas hace

2026ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua azaroaren 17an abiatuko da

Azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak Datorren astelehenetik, azaroaren 17tik, hasita erroldatuta dauden…

7 horas hace

Antoñanak herriko adinekoentzako jantoki sozialeko zerbitzu berriaren proba bat egin du

• Esteban García Campijo: «Gure 24 adinekoei zuzenduta, bakarrik egotea saihestuko du eta harreman sozial…

7 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak Iberdrolako presidentea hartu du

Imanol Pradales Lehendakariak Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. La entrada…

7 horas hace

Pazienteek eta herritarrek osasun sisteman benetan eta modu egituratuan parte hartzea bermatuko duen araua prestatzen ari da Euskadi

Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek gaur Madrilen pazienteen zeregin estrategikoari buruzko…

7 horas hace