Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak 51,4 milioi euro bideratuko ditu 2025eko Laguntza Planera enpresen lehiakortasuna sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, iragarri du bere sailak 51,4 milioi euro bideratuko dituela 2025ean lurraldeko enpresa eta ekintzaileentzako zuzeneko dirulaguntza eta laguntzetara, Laguntza Plan berriaren baitan. Plan hori bat dator sailaren estrategiarekin, eta enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzea eta kalitatezko enplegua sustatzea du helburu, berrikuntzari, ekintzailetzari, nazioartekotzeari eta garapenari, fidelizazioari eta talentua erakartzeari lagunduz. Era berean, 26,2 milioi euroko zuzeneko laguntza-sorta bat barne hartzen du.

Ekimen horren parte dira 55 laguntza, zerbitzu, funts eta proiektu estrategiko. Hala, 30,8 milioi euro bideratuko dira nazioartekotzeari eta enpresa-berrikuntzari laguntzeko, digitalizazioan eta jasangarritasunean arreta berezia jarrita. Ekintzailetza indartzeak 15,5 milioi euro xurgatuko ditu, eta talentua garatzeko, fidelizatzeko eta erakartzeko, berriz, 5,1 milioi euro inbertituko dira.

Ainara Basurko foru-diputatuak azpimarratu du garrantzitsua dela enpresei hazkunde- eta eraldaketa-prozesuetan laguntzea.  Balio erantsi handiko eskaintza batekin besteengandik bereizi nahi badugu, gure enpresek berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna jarri behar dituzte beren estrategiaren erdigunean. Plan hau bide hori errazteko diseinatuta dago, esan du.

Itzuli beharrik gabeko zuzeneko dirulaguntzak

Planaren baitan zuzeneko dirulaguntzetara bideratutako 26,2 milioi euroko pakete bat dago. Horietatik 19,25 miloi enpresa-berrikuntza sustatzeko erabiliko dira, eta zenbait programa barne hartuko ditu, hala nola 3i izenekoa, zeinak 4,7 milioi euroko aurrekontuarekin, 500.000 euro arte eskaintzen baititu inpaktu handiko proiektuetarako; bestetik, 2i programa ere barne hartuko da, 6 milioi euroko zuzkidura izango duena ETEetan berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko ekimenak babesteko. Gainera, digitalizazio-programak 140.000 eurorainoko dirulaguntzak emango ditu proiektu bakoitzeko, Trantsizio Berderako programaren bigarren edizioak bezala.

Ekintzailetzaren arloan, 3,1 milioi euro inbertituko dira startup eta proiektu berritzaileei itzuli beharrik gabeko laguntza emateko programetan, hala nola enpresa sortuberrien azelerazioan eta negozio berrien sorreran. Nazioartekotzeak ere 2,85 milioi euroko babesa izango du dirulaguntzetan; bestalde, talentua garatzearekin, erakartzearekin eta fidelizatzearekin lotutako ekimenetarako zuzeneko dirulaguntzek, berriz, milioi bat euro jasoko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen lehiakortasunarekin duen konpromisoa 2024ko datuetan ere islatzen da, urte horretan 1.916 laguntza eskaera jaso baitziren (2023an baino % 21 gehiago) eta 1.281 espediente onartu.

Proiektu estrategikoak, enpresa-garapenerako giltzarri

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu du proiektu estrategikoek garrantzi handia dutela lurraldearen enpresa-garapenerako funtsezko tresna gisa. Biqain-Bizkaia Quantum Advanced IndustriesGlobal Smart Grids Innovation HubEnergy Intelligence CenterAutomotive Intelligence Center eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa ekimenak, besteak beste, industria eta zerbitzu aurreratuak laguntzeko estrategia horretan sartzen dira.

Ekonomia Sustatzeko Sailak, halaber, aholkularitza-, laguntza-, inkubazio-, prestakuntza-, sentsibilizazio-, informazio- eta finantzaketa-zerbitzuak ere eskaintzen ditu, atxikitako foru-erakundeen bidez: Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talent.

Ainara Basurkok azpimarratu du baliabide horiek guztiak 2025eko laguntzen gida. Bizkaiko enpresak izenekoan jaso direla; www.bizkaia.eus webgunean dago eskuragarri, formatu digitalean eta paperean. Argitalpenak 16 dirulaguntza-programa, 24 zerbitzu, 8 proiektu estrategiko eta 7 inbertsio-funts biltzen ditu. Gida hori tresna praktiko eta irisgarria da enpresek hazteko, berritzeko eta hedatzeko behar duten laguntza aurki dezaten, azaldu du.

Berrikuntzaren aldeko apustua ingurune global nahasi batean

Zalantzazko testuinguru ekonomiko batean, merkatuen dibertsifikazioa eta berrikuntzako inbertsioa funtsezko estrategia gisa finkatzen dira, Bizkaiak erronkak aukera bihur ditzan. Hala adierazi du Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak, eta azpimarratu du I+G+Bren eta talentuaren aldeko apustu sendoa egin behar dela, lehiarako abantaila jasangarriak lortu ahal izateko.

Enpresentzako Laguntzen Gida 2025

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Bilbon adingabe bati egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…

28 minutos hace

2026ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua azaroaren 17an abiatuko da

Azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak Datorren astelehenetik, azaroaren 17tik, hasita erroldatuta dauden…

3 horas hace

Antoñanak herriko adinekoentzako jantoki sozialeko zerbitzu berriaren proba bat egin du

• Esteban García Campijo: «Gure 24 adinekoei zuzenduta, bakarrik egotea saihestuko du eta harreman sozial…

3 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak Iberdrolako presidentea hartu du

Imanol Pradales Lehendakariak Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. La entrada…

3 horas hace

Pazienteek eta herritarrek osasun sisteman benetan eta modu egituratuan parte hartzea bermatuko duen araua prestatzen ari da Euskadi

Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek gaur Madrilen pazienteen zeregin estrategikoari buruzko…

3 horas hace

Eusko Jaurlaritzak bi bide berri ireki ditu sektore publikoan euskarazko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko

Agindu berriak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratuak, 19/2024 Dekretua garatzen du eta hautaketa-prozesuaren bidez…

3 horas hace