25_104 Espetxeratu egin dute Donostian sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik atxilotutako gizona

Espetxeratu egin dute Donostian sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik atxilotutako gizona
Servicio de prensa
2025-02-19
Otsailaren 12an Gipuzkoako hiriburuan gertatutako sexu-erasoagatik Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizona Donostiako espetxera eraman dute gaur arratsaldean.
Atzo, asteartea, 22:00ak aldera, Ertzaintzak otsailaren 12an emakume batek jasandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen Donostian. Atxilotua gaur eguerdian jarri dute agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du, eta gaur arratsaldeko lehenengo orduan eraman dute.