25_0110 Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin
Servicio de prensa
2025-02-21
Joan den urtarrilean, zerbitzutik kanpora zeuden eta kirola egiten ari ziren Ertzaintzako bi agentek Basauriko kirol-zentro batean bihotz-biriketako geldialdia izan zuen pertsona bat suspertzen lagundu zuten. Ertzainek bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak egin zizkioten Ibaizabalgo Ertzain-etxeko eta Basauriko Udaltzaingoko lankideak iritsi bitartean. Agenteek azkar esku hartu izanari esker eta udaltzainek eramandako desfibriladore bat jarri ondoren, biktima bere onera etorri zen. Jarraian, osasun-zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman zuten eta, ZIUn sartu ondoren, alta eman zioten.
Esku hartu zuten agenteak zoriondu egin dituzte Ertzaintzaren Burutzak, Basauriko Udaltzaingoak eta biktima artatu zuen medikuak. Era berean, laguntza jaso zuen pertsona polizia-egoitzara agertu zen ertzainei eskerrak ematera.
25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…
Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…
El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…
La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…
Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…
Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…