Categorías: albisteak-berriak

Donostiak 53 instalazio fotovoltaiko ditu udal eraikinetan jarrita

Aurten eguzki-energiako 5 instalazio berri garatuko dira

Ekologiako zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez, “hiriak energia berriztagarrien aldeko apustua egin du, 2020ko martxoan onartu zen Donostiako Klima Larrialdiaren Adierazpenak jarritako ibilbideari jarraiki. Hortaz, gaur bertan, dagoeneko 53 instalazio fotovoltaiko jarrita dira hirian, eta Udalaren 93 eraikin energiaz hornitzen dituzte, denen arten duten 2,8 MW-ko potentziari esker. Aurreikusten denez, 2025ean 2.200 MW/h sortuko da energia berriztagarrien bidez ─726 etxebizitzak behar dutena─, eta horrela, gutxi gorabehera 266 tona CO2 isurtzea saihestuko da”.

Instalazio horiek, energia komunitateen bidez, etxebizitza eraikinak eta gainerakok hornitzen dituzte. Adierazpena onartu zenetik, Udalak milioi eta erdi euro baino gehiago inbertitu du instalazio horietan.

Kultur etxeetan, kiroldegietan, ikastetxeetan, aterpetxeetan, frontoietan, udal administrazioko eraikinetan eta abarretan jarri dira.

Instalazio berriztagarri berriak

2025ean 5 instalazio berri egiteko lanak hasi dira, aurten bertan martxan jartzeko asmoz.

Altzako kiroldegia
Teilatuan den instalazioa handitu eta 300 kW-ko potentzia duen beste bat jarriko da, eta hirian den horrelako instalaziorik handiena izango da. Gainera, beste bat jarriko da, 40 kW-koa, Altzako beste 14 udal instalazio elektrizitateaz hornitzeko.

Uliako aterpetxea
Ur bero sanitarioaren eta berogailuaren sistema eraberrituko dira. Biomasazko galdara eta instalazio fotovoltaikoaren bidez elikatuko den aerotermia ekipamendua jarriko dira, eta hala, eraikinak izan behar den beroaren % 100 energia berriztagarrien bidez sortu ahal izango da.

Ikasbide Erribera eta Orixe Zuloaga ikastetxeak
36 kW-ko potentzia duten instalazio fotovoltaikoak jartzen ari dira eraikinetako teilatuetan. Eraikinek autokontsumorako behar duten elektrizitatea sortzeaz gain, sortutako energia inguruko beste udal instalazio batzuetara ere banatuko da.

Zmare eraikina
30 kW-ko potentziako instalazio bat izango da Zurriola hondartzaren ondoan den eraikinaren teilatuan. Hark ortuko duen energia eraikinak berak eta beste 6 udal instalaziok erabiliko dute (Zurriolako eta Kontxako hondartzetako kabina kolektiboek eta komunek, besteak beste).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten

25_0780 Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten Segurtasun…

16 horas hace

Controlado el incendio desatado en Hondarribia

Un incendio declarado esta madrugada en las laderas que conducen al faro de Higer, en…

16 horas hace

ZINEBISKOPIO, una nueva sección de ZINEBI que reafirma su compromiso con una cultura accesible, inclusiva y transformadora

“Dos Iberias”, “Esa maravillosa niebla”, “Canciones para después de una guerra”, “La flor del almendro”…

16 horas hace

Murgia celebra la inauguración oficial de la Peña Zuia Athletic Club, la duodécima en Araba

Murgia vivió el pasado fin de semana una jornada cargada de emoción con la inauguración…

16 horas hace

Detenido un magrebí por cometer un robo con un objeto punzante en Tolosa

Agentes de la Ertzaintza han arrestado en Tolosa a un hombre de 28 años, de…

16 horas hace

El Alcalde de Bilbao recibe a la delegación de Jirisán organizadora del concierto por la Paz Mundial

Su objetivo es promover la paz, el entendimiento y la cooperación entre pueblos mediante conciertos,…

16 horas hace