Categorías: albisteak-berriak

Bilbo, indarkeriaz telefono mugikor bat lapurtzeagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute igande gauean Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, beste herritar bati eraso egin eta telefono mugikorra kendu ondoren. Lapurretaren biktima osasun-zentro batera eraman dute, sudurreko hezurrak hautsita izan zitzakeelakoan.

Ikertutako egitateak bart gaueko 23:30ean gertatu dira Bizkaiko hiriburuan. Ordu horretan, herritarrak babesteko lanetan ari zen Bilboko Ertzain-etxeko patruila bati eskatu diote aipatutako plazara joateko, pertsona bati eraso egiten ari zirela eta.  Bertaratu diren agenteek gizon batek eta emakume batek osatutako bikote batekin liskarrean ari zen eta aurpegian hainbat lesio zituen gizon bat banandu dute. Inplikatuetako batek ageriko lesioak zituenez, agenteek osasun-baliabide baten laguntza eskatu dute zauritua arta zezan. Era berean, agenteek inguruan zeuden hiru pertsona identifikatu dituzte, gertakarien lekuko gisa testigantza emateko.

Datu guztiak bildu ondoren, Ertzaintzak jakin du aurpegian lesioak zituen gizonari emakumearekin zegoen gizonak eraso egin diola, Bilboko San Pedro plazako taxi-geraleku baten inguruan eztabaida izan ondoren. Erasoaren ondorioz lurrera erori ondoren, biktima konturatu da bere telefono mugikorra lurrean erorita, erasotzaileen begien bistan, geratu dela. Une horretan, erasotzaileak biktimaren azken belaunaldiko gailu mugikorra hartu eta alde egin du emakumearekin batera. Jarraian, biktima Luzarraga kalerantz joan da erasotzaileari lapurtutako telefonoa eskatzeko, eta une horretan berriz eraso egin dio, ukabilkadak emanez. Lapurretaren eta erasoaren susmagarria miatu ondoren, agenteek lapurtutako telefonoa, aipatutako gizonak zeukana, berreskuratu dute.

Gertatutakoa egiaztatu ondoren, Ertzaintzak ustezko erasotzaile eta lapurra, 35 urteko gizona, atxilotu du, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta 24 urteko emakumearen kontra eginbideak ireki ditu ikertu gisa delitu beragatik.

Akusatuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte.   

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0351 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen beste gizon bat sastakatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean beste gizon bati arma zuri…

7 horas hace

26_0350 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…

7 horas hace

26_0349 Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion enpresa batean lapurreta egiteagatik

26_0349 Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion enpresa batean lapurreta egiteagatik Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion…

7 horas hace

26_0348 Gazte bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean hainbat lapurreta egiteagatik

Gazte bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean hainbat lapurreta egiteagatik Atzo, asteazkena, goizean, Donostiako Amara…

7 horas hace

26_0347 Gizon bat atxilotu dute Bilboko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean ustez lapurreta…

7 horas hace

Kultura Departamentuak 470.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen arte eszeniko eta musikaletako jarduerak diruz laguntzeko

Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…

16 horas hace