Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Miren Dobaranek eta Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendari Amaya Angulok, Akademiako irakasleekin batera, Deustuko Unibertsitateak antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartu dute.
Bertan, Akademiak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten profesionalak (Ertzaintza, Udaltzaingoak, Salbamendu eta Su Itzaltze Zerbitzuak, boluntarioak, etab.) prestatzeko eta hobetzeko ardura duen erakunde gisa eskaintzen dituen garapen profesionalerako aukeren berri eman du. Beste enplegu batzuen artean, eskolak irakasle-plazak ditu hainbat arlotan: Zuzenbidea, Soziologia, Psikologia, Gorputz Hezkuntza, Informatika, Medikuntza, Ingeniaritza, Euskal Filologia, Geografia, Historia, Erizaintza, Pedagogia… Horiez gain, izaera administratiboagoko plazak ere badaude lege-, kontratazio-, giza baliabide- eta obra-arloetarako, eta abarretarako.
Ekimen honen bidez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak gizartearekiko eta talentua erakartzearekiko duen konpromisoa indartu nahi du, bere funtzioen ezagutza eta segurtasunaren eta larrialdien eremu publikoan garapen profesionalerako aukerak sustatuz.
Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…
?????????????? Martxoan metatutako Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa likidoa 1.544,8 milioi eurokoa izan zen. 2025eko martxoan 1.463,3…
Nafarroan 1.157 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira 2026ko lehen hiruhilekoan. Azken bost urteetan aldi horretan…
Foru Komunitateak 35 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 168 eragilek – pertsona fisiko eta…
Horiek horrela, apirilaren 21ean eta 28an, erorikoak prebenitzeko tailerra egin zen Galdamesen; Zallako Lehen Mailako…
Barakaldo Antzokiak azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du bere instalazioetan. Lanen helburua areto nagusiaren erosotasuna…