Categorías: albisteak-berriak

Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Papelera eraikinari atxikitako eraikina berritzeko lanak amaitu ditu.

Lanok egiteko 1.070.562,30 euroko inbertsioa egin da eta hamar hilabeteko exekuzio-epea izan dute.

Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Papelera eraikinari atxikitako eraikina berritzeko lanak amaitu ditu. Eraikin horretan Kunsthal AIZ Arte eta Goi Mailako Diseinu Irakaskuntzen Ikastegia dago.

Zehazki, 1.070.562,30 euro bideratu dira (BEZa barne) azken hamar hilabeteetan garatu den proiektu horretan.

Papelera eraikina dagoen lurzatia Deustuibarra kaleko 17. zenbakian dago, 2.258 metroko azalera du, eta horietatik 1.678 metro koadro eraikin nagusiari dagozkio. Hari atxikita – iparraldeko fatxadan – 239 metro koadroko eranskina zegoen, eta itxi egin zuten, hainbat patologia zituelako.

Obrak amaituta, antzeko azalera duen eraikin berria eraiki da, baina egungo arkitekturako prestazio tekniko egokiekin.

Eranskin horretan, itxi aurretik, Kunsthal AIZaren jardueraren berezko hainbat tailer eta tailer-gela zeuden.

PAPELERA ERAIKINA

Zorrotzaurreko papelera edo paper-fabrika industria-pabiloi bat da, eta papera biltegiratzeko jarduera izan zuena, duela 30 urte inguru amaitu zen arte.

Altuera handiko atal nagusi bat eta erantsitako bi atal ditu, bata hegoaldean, nagusiaren antzeko ezaugarriak dituen pabiloi txiki bat, eta bestea iparraldean, baxuagoa eta xumeagoa, amaitu berri den proiektu honen xede izan dena.

Eraikin berriak aurrekoaren bolumen bera edukiko du: beheko solairua eta lehenengoa. Sarrera eraikin nagusitik izango du.

Beheko solairuan espazio bat egongo da bi gela komunikatuko dituena eta arte-tekniken tailerrerako gune bat. Azken hori altuera bikoitzekoa izango da, eta argiztapen naturala izango du, iparraldera begira estalkian dauden sabai-leihoei esker. Lehen solairuan, berriz, tailerrerako espazio bat aurreikusi da.

Eraikin berria egiteko, zimendu sakonak egin dira mikropiloteekin, eta egiturarako hormigoi armatua erabili da beheko solairuan. Estalkia zurezko panel kontralaminatuekin egin da, iragazgaiztasuna eta isolamendua bermatzeko.

Eraikin berriak – irisgarria izango da, eta beharrezko saneamendu-, telekomunikazio-, wifi- eta aireztapen-instalazioak eta -sareak izango ditu– zoru bero-emailea izango du, eraikin nagusiak bezala; sistema efizienteagoa eta egokiagoa da bolumen horretarako eta aurreikusitako erabilerarako.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak joan den ostiralean Irunen indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu du

Erasoa biktimaren etxean gertatu zen. Lagun batekin eztabaidatu ondoren, sukaldeko aizto batekin eraso zion, eta…

3 horas hace

Bidebarri ireki da, Barakaldon adinekoen autonomia pertsonala sustatzeko lehen zentroa

Barakaldok datorren astean irekiko du adinekoentzako autonomia pertsonaleko lehen zentroa. Barakaldoko adineko pertsonei zuzendutako espazio…

3 horas hace

Poltsiko Antzerki Jaialdia itzuliko da Donostiara maiatzaren 8tik 25era

Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiak 31 emanaldi izango ditu hiriko 27 espaziotan XXXIV. Poltsiko…

3 horas hace

Donostiako altxor geologikoak deskubritzeko gida bat

binary comment Igande honetan, maiatzaren 11n, bisita gidatu bat egingo da argitalpenean aipatutako puntu nagusiak…

3 horas hace

Amaia Barredok “bere aitorpen pertsonala helarazi dio Euskal Gastronomia Akademiari, elikagaiak alferrik ez galtzeko gero eta dibulgazio-lan handiagoa egiten ari delako”

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Euskal Gastronomia Akademia zoriondu…

3 horas hace