Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak bosgarren pertsona bat atxilotu du operatibo batean, azken hilabeteetan etxebizitzetako lapurretaren aurka egindako ikerketa baten ondorioz.

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, arratsaldean Loiun, etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal bateko ustezko kidea izateagatik. Taldeari azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen egindako dozenaka lapurretatan parte hartzea leporatu diote. Bestalde, beste gizon bati eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa talde horretako ustezko kidea izateagatik.

Atxiloketa Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak “Jauzilari” izeneko operazioaren barruan egindako ikerketa-lanaren ondorioz egin da. Operazio horren barruan joan den astean beste lau pertsona atxilotu zituzten eta beste bi pertsonari, ikertu gisa, eginbideak ireki zizkieten. Gainera, azken orduotan beste gizon bati ere, ikertu gisa, eginbideak ireki dizkiote talde kriminal horretako kidea izateagatik.

Ikerketa iaz Arabako etxebizitzetan egindako hainbat lapurretaren ondoren hasi zuten.  Ikerketari esker, jakin ahal izan zuten Bizkaian errotuta zeuden eta era horretako delituetan espezializatutako talde antolatu bateko kideak ziren hainbat susmagarri zeudela inplikatuta lapurreta horietan.

Joan den astean, dispositibo berezi bat ezarri zuten ikertutako pertsonak atxilotzeko, eta hiru gizon atxilotu zituzten Bilbon eta beste bat Bermeon. Beste bi pertsona ikerketapean geratu ziren egitate berberengatik.

Polizia-operazioari “Jauzilari” deitu zioten, taldearen modus operandiagatik; izan ere, batez ere bizitza bateko etxeetan egiten zituzten lapurretak, perimetroko hesiaren edo hormaren gainetik jauzi eginda. Lapurretak normalean ilunabarrean egiten zituzten, modu horretan, etxe barruan argirik pizten ez bazen, etxea hutsik zegoela detektatu baitzezaketen.

Bosgarren atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak egitera, behin horiek amaitutakoan kasuaz arduratu den Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegiaren eskuetan jartzeko.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Atletico Madrileko zale erradikalak identifikatu ditu Gasteizen, eta istiluak sortzeko material ugari konfiskatu die

Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…

6 mins hace

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

1 día hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

1 día hace

Óskarsson sufre una lesión de la musculatura isquiosural

El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…

1 día hace

Detenido por robar con violencia el bolso a una joven en Donostia

Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…

1 día hace

El Alcalde de Bilbao participa en el V Foro Mundial de Ciudades y Territorios de Paz

Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…

1 día hace