Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik
Donostiako Udala bero berriztagarriko biomasa-galdara bat instalatzen ari da eta eguzki-modulu termikoak eta aerotermia-moduluak ere berritzen ari da, Uliako Udal Aterpetxeko berokuntza eta ur bero sistema berritu, eta, era horretan, gaur egun dauden propano-galdarak ordezteko.
Gaur bertan 14 eguzki-panel termiko berri jarri dira, lehendik zeudenak ordezkatzeko, ez baitziren erabiltzen. Gainera, eraikin nagusiak instalazio fotovoltaiko bat du, aerotermia-makina baten bidez energia termikoa sortzeko aprobetxatuko diren soberakinak sortzen dituena.
«Jarduketa honen bidez aterpetxeak behar duen ur beroaren eta berokuntzaren % 100 sortu nahi dugu, energia berriztagarria erabiltzen duen sistema jasangarri batekin. Gainera, sistema berri horri esker, energia aurrezteaz gain, ingurumenari kalte egiten dioten berotegi-efektuko gasak ez dira atmosferara isuriko. Sistema berri horren bidez, berokuntzaz eta ur beroz hornituko dira sukaldea, jatetxea eta 8 gela komun dituen eraikin nagusia, baita Uliako 5 bungalowak ere», adierazi du Iñigo García Ekologiako zinegotziak.
Galdara-gelan egiten ari dira biomasa-sistemaren instalazioa; 1,5 tonako edukierako pellet erregai-siloa galdara-gelaren ondoko areto batean instalatzen ari dira; eta aerotermia-makina eraikinaren kanpoaldean jarriko da, siloaren ondoan.
Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik. Obren azken fase hori dela-eta, udal-aterpetxea martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte itxita egongo da.
2025/03/03-an argitaratua
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Santurtzin labanaz egindako hiru lapurretaren ustezko egilea izateagatik. Delitu…
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak foru agindu bat onartu du, zeinaren bidez Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren…
Apirilean, Nafarroak beste errekor bat izan zuen lanean, batez beste 313.192ko afiliazioa eta 967 langabetu…
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako Harrera Atalak Autopistas de Navarra S.A. (Audenasa) enpresak Nafarroako Justizia…
María Chivite Navascués, Nafarroako Lehendakaria, rys Beatriz Corredor, Redeia-ko (Red Eléctrica –ko matrizea) lehendakaria, konpainiak…
Female doctor offer helping arm closeup. Friendly cheerful gesture, life choice, tests advertisement, 911, cancer,…