Categorías: albisteak-berriak

Uliako aterpetxean biomasa-galdara instalatzen hasi dira

Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik

Donostiako Udala bero berriztagarriko biomasa-galdara bat instalatzen ari da eta eguzki-modulu termikoak eta aerotermia-moduluak ere berritzen ari da, Uliako Udal Aterpetxeko berokuntza eta ur bero sistema berritu, eta, era horretan, gaur egun dauden propano-galdarak ordezteko.

Gaur bertan 14 eguzki-panel termiko berri jarri dira, lehendik zeudenak ordezkatzeko, ez baitziren erabiltzen. Gainera, eraikin nagusiak instalazio fotovoltaiko bat du, aerotermia-makina baten bidez energia termikoa sortzeko aprobetxatuko diren soberakinak sortzen dituena.

«Jarduketa honen bidez aterpetxeak behar duen ur beroaren eta berokuntzaren % 100 sortu nahi dugu, energia berriztagarria erabiltzen duen sistema jasangarri batekin. Gainera, sistema berri horri esker, energia aurrezteaz gain, ingurumenari kalte egiten dioten berotegi-efektuko gasak ez dira atmosferara isuriko. Sistema berri horren bidez, berokuntzaz eta ur beroz hornituko dira sukaldea, jatetxea eta 8 gela komun dituen eraikin nagusia, baita Uliako 5 bungalowak ere», adierazi du Iñigo García Ekologiako zinegotziak.

Galdara-gelan egiten ari dira biomasa-sistemaren instalazioa; 1,5 tonako edukierako pellet erregai-siloa galdara-gelaren ondoko areto batean instalatzen ari dira; eta aerotermia-makina eraikinaren kanpoaldean jarriko da, siloaren ondoan.

Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik. Obren azken fase hori dela-eta, udal-aterpetxea martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte itxita egongo da.

2025/03/03-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

3 horas hace

Barakaldok GAZBarakaldo bulegoa hurbildu die gazteei BIZIGAZ karpa ibiltariarekin

Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…

3 horas hace

Herrerako futbol-zelaia osorik berritzeko obra esleitu du Donostiako Udalak

Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…

3 horas hace

Symphony: musikaren bihotzera egindako bidaia, Gustavo Dudamelen gidaritzapean

Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…

3 horas hace

Letizia erregina Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Munduko Egunaren buru izan da Iruñean

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…

3 horas hace

‘Emakume Sortzaileak’ 2026 programak adimen artifiziala ikuspegi feminista eta intersekzionaletik aztertuko du

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI) maiatzaren 14an eta 20an egingo du ‘Emakume Sortzaileak’ programaren hamaikagarren edizioa;…

3 horas hace