Categorías: albisteak-berriak

Irungo kalamu-elkarte baten arduraduna atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean egindako operatibo baten ondorioz, kalamu-elkarte baten arduraduna atxilotu dute, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat leporatuta. Lokalean substantzia sorgorgarriak aurkitu dituzte, bai eta horiek pisatzeko eta banatzeko materiala ere, eta eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa beste hiru pertsonari.

Joan den urtearen amaieran, Irungo kalamu-elkarte baten inguruan ezohiko jarduera hauteman ondoren, Ertzaintza eta Udaltzaingoa, establezimendua, estatutuetan ezarritakoa alde batera utzita, drogarekin legez kanpo trafikatzeko erabiltzen ari zitezkeela susmatuta, zaintza-operatiboak egiten hasi ziren haren inguruan.

Bertan egindako kontroletan, bertako bazkide ez ziren eta lokalera joaten ziren pertsonen etengabeko fluxua hauteman zuten. Pertsona horiek denbora laburra ematen zuten barruan, ustez substantzia sorgorgarriak eskuratzeko diruaren truke, elkartetik kanpora kontsumitzeko.

Horren aurrean, eta beharrezko frogaketak egin ondoren, joan den astelehenean lokalean sartu eta miaketa egin zuten, eta substantzia sorgorgarrien kopuru esanguratsua konfiskatu zuten, baskulekin eta salgaia banatzeko materialarekin batera.

Egindako ikerketen ondorioz, 26 urteko emakume bat, elkarteko gerente gisa identifikatutakoa, atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat leporatuta. Zuzendaritza-batzordeko beste hiru pertsonari eginbideak ireki zizkieten ikertu gisa.

Polizia-egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua atzo, asteartea, jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.  

2023an elkarte horretako hiru pertsona ikertu zituzten antzeko egitateengatik.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Bilbon egindako eraso batengatik

Ertzaintzako agenteek 20 eta 23 urteko bi gizon atxilotu dituzte goizaldean, Bilboko Abando auzoan egindako…

2 horas hace

Bilbo, bi atxilotu eta bi ikertu desordena publikoengatik, Poza Lizentziatuaren kale inguruan jendeari botilak botatzeagatik

25_0301 Bilbo, bi atxilotu eta bi ikertu desordena publikoengatik, Poza Lizentziatuaren kale inguruan jendeari botilak…

2 horas hace

Nafarroako Artxiboan Marina Almagro artistaren ‘Châtelain’ diziplina anitzeko lana ikusgai izango da

Karlos III.a Noblearen heriotzaren VI. Mendeurreneko jarduera-programaren barruan, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean ikusgai izango da…

5 horas hace

Barakaldok Euskaraldiaren edizio berri batekin bat egin du, auzoetan eta familia osoarentzako doako hogeita hamar bat jarduerarekin

Euskaraldiaren edizio berri bat hasi da Barakaldon. Udalak ekimen honen edizio berria aurkeztu du gaur…

5 horas hace

Circo del Solek gutxienez milioi bat euroko eragin ekonomikoa eta 215 pertsonaren kontratazioa utziko ditu Barakaldon

Cirque du Soleil Barakaldora iristeak milioi bat euroko inpaktu ekonomikoa eragingo du gutxienez. Datorren urtean,…

5 horas hace

Itzalaldi elektrikoari dagokionez, Euskadi Babes Zibileko Planaren alerta-fasera igaroko da

Horrela, apirilaren 29tik indarrean zegoen 1. egoerako larrialdi-fasea jaitsi da. Eusko Jaurlaritzak 1. egoeran dagoen…

5 horas hace