Categorías: albisteak-berriak

Suhiltzaileek Ate Irekien Eguna ospatuko dute larunbat honetan

10:00etatik 13:00etara parkea ezagutzeko eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera egongo da

Aurten ere Garberako Suhiltzaileen parkea ezagutzeko aukera egongo da. Martxoaren 8an, larunbatean, San Juan de Dios eguna ospatuko dute suhiltzaileek, hain zuzen ere, euren zaindariaren eguna. 1953.urtean izendatua izan zen ofizialki martxoaren 8a suhiltzaileen zaindariaren eguna, XVI. mendearen erdialdean, Granadan, sutan zegoen ospitale batetik gaixoak salbatzearen ekin zion santuaren omenez.

Ate irekiak

Eguna ospatzeko, azken urteetan egin izan duten bezala, martxoaren 8an larunbatean bertan, Ate Irekien jardunaldia ospatuko da:

  • goizeko 10:00etan zabalduko dituzte parkearen ateak nahi duten pertsona guztiek instalazioak eta suhiltzaileen lana pixka bat gehiago ezagutu ahal izateko
  • haur eta helduentzat dibulgazio eta prebentzio tailerrak antolatu dituzte, larrialdietan nola jardun behar den azaltzeko
  • hainbat maniobra ikusteko aukera egongo da

Sarrera mugatua

Parkerako sarrera mugatua izango da:

  • behin edukiera beteta, parkera sartzeko itxaron behar izango da
  • ahalik eta bisita gehien errazteko, parkean ordubete baino gehiago ez egoteko eskatzen zaie bisitariei. Denbora horretan, programatutako jarduera guztiez gozatzeko adina denbora dago.

Garraio publikoa

Bertaratuko diren hiritar guztiei gogorarazten zaie, suhiltzaileen parkerako sarbidea itxita egongo dela, eta beraz, ezingo dela autoz edo ibilgailu partikularrez sartu. Suhiltzaileen Garberako Parkera iristeko, oinez Otxoki pasealekutik, galtzadaren ezkerreko ertzetik jaitsita egin daiteke.

Garberako kanpoko aparkalekutik Dbus-ek autobus zerbitzu berezia eskainiko du, 9:30etik 13:30era gutxi gorabehera, parkera gerturatu ahal izateko. Txartelaren prezioa ohikoa izango da.

Bestalde, hauek dira Suhiltzaileen parketik gertu dauden Dbusen lineen geltokiak:

  • 9. Egia-Intx, irteera Boulevardetik eta Egia pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 29. Intx-Sur, irteera Boulevardetik eta Gros eta Ategorrieta pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Igaratik aterata Antiguo, Erdialdea eta Gros igaro ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Larratxotik, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 24. Altza-Gros-Antiguo-Intx, Antiguatik Amara, Loiola eta Egia pasatu ondoren,Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 27. Altza-Intx-Antiguo-Gros, Antiguatik Amara, Gros, Herrera, Alza eta Larratxo pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua

Ospitalera bisita

Martxoaren 7an, ostiralean, arratsaldean, Suhiltzaile talde batek ospitaleko Ama-haurrentzako eraikina eta Psikiatria sailetan dauden haurrak bisitatuko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroak Europako hizkuntza gutxituetan adituak diren ehun pertsona inguru hartuko ditu NPLDren Urteko Asamblada dela eta

Nafarroak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) urteroko bilera hartuko du datorren astean. Sare horrek…

2 horas hace

Entzumen-osasunari eskainitako jardunaldia astearte honetan Easo plazan

Nahi dutenek doako entzumen-proba bat egin ahal izango dute horretarako prestatutako puntuan, 9: 30etik 14:30era…

2 horas hace

Donostiako Udaletxeko Ate Irekien lehen eguna arrakastatsua izan da, 642 bisitarirekin

Jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira berriro, eta asteburuan luzatuko dira Donostiako Udala maiatzeko zubi honetan…

2 horas hace

Parketarrak: jolasak euskaraz 22 jolasgunetan

Parketarrak egitasmoari esker, euskaraz jolasteko aukera izango da martxoaren 5ean hasi eta 23ra arte, astelehenetik…

2 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekideari etxean erasotzeagatik

Bizilagunek udaltzainei ohartarazi zieten emakume bat laguntza eskatzen ari zela etxeko leihotik. Angel Madrazo Herritarren…

2 horas hace

Emantzipazio Eskolak hiruhileko berri bati ekingo dio, alokairu eta etxebizitza erosketari, aseguruei, osasun mentalari eta abarri buruzko tailer eta ikastaroekin

Barakaldoko Emantzipazio Eskola 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako jardueren hiruhileko berri batekin…

2 horas hace