Categorías: albisteak-berriak

Trapagaran, beldurra erabiliz egindako lapurreta baten ustezko egileetako bat atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur, osteguna, goizean, beste pertsona batekin batera, eta horri ere eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa, joan den hilean Barakaldon, tren-bagoi batean zihoan bidaiari bati, beldurra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik. Atxilotua Trapagarango eraikin abandonatu batean aurkitu dute.

Otsailaren 9an, goizeko lehenengo orduan, bi pertsona une horretan tren-bagoi batean bakarrik zihoan gazte batengana hurbildu ziren Barakaldoko eta Sestaoko geltokien artean, eta bere gauzak emateko eskatu zioten. Beldurrarazi ondoren, dokumentazioa eta bankuko txartelak zituen diru-zorroa eta telefono mugikorra kendu zizkioten, eta, jarraian, handik alde egin zuten.

Lapurretaren berri izan ondoren, Sestaoko Ertzain-etxetik zegokion ikerketa hasi zuten, eta ustezko bi lapurrak identifikatzea lortu zuten.

 

Gaur goizean, Ertzaintzako agenteek Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharrean aurkitu dute horietako bat, eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute. Lekuan beste hogei bat pertsona zeuden, eta guztiak identifikatu dituzte. Horietako batzuek bilatzeko aginduak zituzten indarrean bizilekua eta egonlekua zehazteko, eta bete egin dituzte. Gainera, beste pertsona bat ustezko iruzur-delitu batengatik ikertu du esku-hartzean parte hartu duen Udaltzaingoak.

Atxilotua, 18 urtekoa, Epaitegira eramango dute polizia-eginbideak amaitu ostean.

Aurrekariak indarkeria erabiliz egindako beste lapurreta batengatik

Barakaldoko lapurretan parte hartu zuten bi pertsona horiei joan den hilean eginbideak ireki zizkieten, ikertu gisa, egun horretan bertan Ortuellan, Uriosteko geltokian, gertatutako antzeko beste egitate batengatik. Kasu horretan, biktimari telefono mugikorra kendu zioten indarkeriaz. Ortuellako Udaltzaingoaren laguntzaz, bi egileak identifikatu zituzten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroak Europako hizkuntza gutxituetan adituak diren ehun pertsona inguru hartuko ditu NPLDren Urteko Asamblada dela eta

Nafarroak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) urteroko bilera hartuko du datorren astean. Sare horrek…

2 horas hace

Entzumen-osasunari eskainitako jardunaldia astearte honetan Easo plazan

Nahi dutenek doako entzumen-proba bat egin ahal izango dute horretarako prestatutako puntuan, 9: 30etik 14:30era…

2 horas hace

Donostiako Udaletxeko Ate Irekien lehen eguna arrakastatsua izan da, 642 bisitarirekin

Jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira berriro, eta asteburuan luzatuko dira Donostiako Udala maiatzeko zubi honetan…

2 horas hace

Parketarrak: jolasak euskaraz 22 jolasgunetan

Parketarrak egitasmoari esker, euskaraz jolasteko aukera izango da martxoaren 5ean hasi eta 23ra arte, astelehenetik…

2 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekideari etxean erasotzeagatik

Bizilagunek udaltzainei ohartarazi zieten emakume bat laguntza eskatzen ari zela etxeko leihotik. Angel Madrazo Herritarren…

2 horas hace

Emantzipazio Eskolak hiruhileko berri bati ekingo dio, alokairu eta etxebizitza erosketari, aseguruei, osasun mentalari eta abarri buruzko tailer eta ikastaroekin

Barakaldoko Emantzipazio Eskola 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako jardueren hiruhileko berri batekin…

2 horas hace