25_0166 Gasteizen jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-03-07
Ertzaintzako agenteek 53 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, Arabako hiriburuko ostalaritza-lokal batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik. Patruila batek atzeman du lapurra establezimenduaren inguruan, eta lapurtutako dirua, ia laurehun euro, berreskuratu dituzte.
Goizaldeko hiruak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Lakua-Arriaga auzoko jatetxe batean lapurreta-alarma aktibatu dela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu da, eta lokal inguruko kale batean pertsona bat ikusi du makurtuta eta metalezko bi kaxa bihurkin batekin manipulatzen. Polizia-dotazioak egiaztatu du kaxetako bat behartuta zegoela eta barruan, billete eta txanponetan, ia laurehun euro zeudela. Kaxen jatorriaz galdetu diotenean, ostalaritzako lokaletik lapurtu dituela aitortu du. Gainera, bi giltza ingeles zituen motxila bat zeraman.
Establezimenduaren alboko atea irekita zegoela eta inplikatua ustez bertatik sartu dela barrura egiaztatu ondoren, atxilotu egin dute.
Batez ere jabetzaren aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua epailearengana eramango dute dagozkion eginbideak amaitutakoan.
25_0309 Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik…
Ertzaintzak tren batetik deskuiduan ustez bi maleta lapurtu zituen gizona atxilotu zuen atzo Zumarragan. Atzo,…
El pasado sábado el Lehendakari presidió, junto a la consejera de Justicia y Derechos Humanos, María Jesús…
Un joven de 21 años de edad fue detenido el pasado sábado en Irun después…
El pasado jueves se produjo una nueva agresión sexual en la capital guipuzcoana. Los hechos…
Ayer se celebró el derbi en el Reale Arena, un partido sin goles pero que…