Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren aholkuak pertsonen desagerpenen aurrean


25_0173 Ertzaintzaren aholkuak pertsonen desagerpenen aurrean

Martxoak 9, ageriko arrazoirik gabe desagertutako pertsonen eguna

Ertzaintzaren aholkuak pertsonen desagerpenen aurrean

Servicio de prensa

2025-03-09

Salaketa jartzeko 24 ordu ez itxarotea, Ertzain-etxe batean aurrez aurre edo 112ren bidez salatzea, salaketa edozein pertsonak jar dezakeela argi izatea eta desagertutako pertsonaren argazki bat eta datuak ematea funtsezkoak dira Ertzaintzak jardun ahal izateko eta kasu gehien-gehienak argitzea lortzeko.

Urtean Ertzaintzak pertsonen desagerpenen 5.500 jakinarazpen inguru jasotzen ditu, eta 1.500 salaketa inguru jartzen dira. Horietatik % 97,5 inguru argitzea lortzen da.

Hori dela eta, Ertzaintzak aholku batzuk ematen dizkie herritarrei, pertsona bat desagertu dela jakinez gero nola jokatu jakin dezaten.

  • Desagerpenaren berri eman aurretik, lasai egon eta gutxieneko egiaztapen batzuk egin. Haurren eta adinekoen kasuan, etxean edo pertsona horrek egon behar zuen lekuan hasi bere bila. Horrela, jakin daiteke pertsona hori ez dagoela ezkutatuta eta ez dagoela ezindua, esate baterako, erori egin delako, zaurituta dagoelako edo beste arrazoiren batengatik. Telefonoz deitu desagertuta dagoen pertsonari, bere adiskideei edo berarekin egon ahal izan diren pertsonei, gurasoei, eta abarri.
  • Absentzia ez badator bat pertsonaren ohiko portaerarekin, adierazitako frogaketak egin ondoren emaitza negatiboa bada eta egoerak estuasuna eragiten badigu, haren desagerpena Ertzaintzaren aurrean salatzeko unea da, argazki bat eta desagertutako pertsonari buruz eskatutako datuak emanez. Desagerpenaren berri izan eta ahalik eta azkarren jarri behar da salaketa; izan ere, horrek aukera emango du pertsona hori aurkitzeko polizia-jarduketak eta bestelako jarduerak lehenbailehen hasteko.
  • Ez dago 24 ordu itxaron beharrik salaketa jartzeko. Ez dago salaketa jarri ahal izateko gutxieneko eperik. Bakoitzak agertzen ez den pertsonaren portaeran ezohikoa denari buruzko bere pertzepzioa du, eta bere ohiturak, errutinak, lagunak, eta abar ezagutzen ditu, eta kasu bakoitzari, beraz, pertzepzio horiek kontuan hartuta heldu behar zaio.
  • Horregatik, pertsona bat desagertu bada, jar zaitez gurekin harremanetan, edozein Ertzain-etxetara hurbilduz edo larrialdietako 112 zenbakira deituz.
  • Desagertuta zegoen pertsona hori agertzen bada, horren berri Ertzaintzari eman behar zaio, bilaketa amaitutzat eman dezan eta gainerako polizia-kidegoei eman ahal izan dizkien abisuak bertan behera utz ditzan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

2 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

2 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

20 horas hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace

26_0356 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen arma zuriz egindako eraso batengatik

Ertzaintzako agenteek 40, 21 eta 20 urteko hiru gizon atxilotu zituzten bart Gasteizen, Alde Zaharrean…

1 día hace

26_0355 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik, urruntzeko agindu judiziala urratu ondoren

Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, joan den astean bikotekide ohiari sexu-erasoa…

1 día hace