Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Euskaraldiak hamaikakoa aurkeztu eta herritarrak animatu ditu parte hartzera

Maiatzaren 15etik 25era egingo da eta 11 enbaxadore izango ditu ekimena hauspotu eta parte hartzea sustatzeko

Donostiako Euskaraldia eta hamaikakoa aurkeztu dira Tabakaleran hiriko 75 bat eragileren parte hartzearekin ( Kultura, euskalgintza, kirola, enpresa munduko ordezkariak eta abar). Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatzeko ekimen sozialaren laugarren edizioa, maiatzaren 15etik 25era egingo dena, aurkeztu dute antolatzaileek.

Donostiako Euskaraldiak 11 enbaxadore izango ditu ekimena hauspotu eta herritarren parte hartzea sustatzeko. Ekitaldian izan dira hamaikakoa osatzen duten kideak:

  • Sara Zozaia abeslaria. (Ahobizi)
  • Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia ( Belarriprest)
  • Maialen Barcena AEK euskaltegiko irakaslea. (Ahobizi)
  • Jon Garaño zine zuzendaria ( Moriarti produkzioak) ( Ahobizi )
  • Laura Chamorro moda aditua eta aurkezlea. (Ahobizi)
  • Borja Agote surflaria eta youtuberra. ( Belarriprest)
  • Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendaria. (Ahobizi)
  • Xabier Zabaleta sukaldaria (Aratz jatetxea) (Ahobizi)
  • Josebe Amondarain Ikasbide elkarteko idazkaria. (Ahobizi)
  • Unai Ribera DJa ( Ahobizi)
  • Txurdin Realaren maskota. (Belarriprest)

Hamaika lagun horiek denetariko erronkak hartu dituzte Euskaraldirako:

  • Enpresa munduan euskara sustatzea eta prentsaurrekoetan euskara gehiago erabiltzea
  • Tabakaleraren programazio publikoan euskararen presentzia handitzea
  • Euskara ez galtzea eta gaztetako mailari eustea
  • Euskara ikasten ari diren ingurukoekin lehen hitza euskaraz egitea

Ahobizi / Belarriprest

Batzuk ahobizi rola hartuko dute eta beste batzuk belarriprest-ena. Ahobiziek ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete. Lehen hitza beti euskaraz egingo dute eta euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz jarraituko dute. Belarriprestak, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira eta gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko diete. Belarriprestek ez dute beti euskaraz egingo, aldiro erabakiko dute, baina beraiei euskaraz egitea nahi dute.

Hiriko sektore eta gizarteko eragileei beraien hamaikakoak sortzeko deia egin zaie, hamaikakoak osatzea euskarazko harremanak eta hizkuntza ohiturak aldatzeko bide eraginkorra izan baitaiteke.

Martxoaren 15ean irekiko da izena emateko epea

Maiatzaren 15ean abiatuko den Euskaraldian parte hartu ahal izateko izena ematea ezinbestekoa izango da.

Izen ematea martxoaren 15ean zabalduko da eta euskaraldia.eus webgunean egin behar da.

Hala ere, apirilaren erdialdetik aurrera Bageran, Udaleko Euskara Zerbitzuan eta hiriko kultur etxeetan izena emateko eskuorriak eta kutxatxo batzuk jarriko dira izena on line emateko zailtasunak dituztenentzat. Era berean, apirilaren erdialdetik aurrera, izena eman dutenek parte hartzeko txapa jaso ahal izango dute aipatu guneetan.

Euskaraldian euskara jakin edo ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete.

Bagerak eta Udalak elkarlanean sustatutako ekimena

Donostiako Udala eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea elkarlanean ari dira antolatzen Donostiako Euskaraldia. Eneko Goia alkateak Euskaraldia aukera gisa ikusten du “hizkuntza ohiturak aldatu eta zenbait inertzia astintzeko”, eta gogoratu du erronka handiak ditugula aurrera begira. “Gizartea etengabe aldatzen ari da: migrazioa, euskal hiztunen ezaugarriak eta abar. Beraz, jendea euskalduntzen jarraitu behar dugu eta hizkuntza erabiltzeko guneak bermatu behar ditugu: aisialdian, lan eremuan eta abar”.

Amets Ibero Bagera elkartearen ordezkariak azaldu du gizartea aktibatzea ezinbestekoa dela. “euskararen egoera kezkagarria izanik ere, herritarrak ilusio eta motibaziotik aktibatu behar ditugu berriro. 2018ko Euskaraldian (lehenengoan) argi ikusi zen berrikuntzak eta ilusioa izan zirela jendearen parte hartzearen giltza eta hori lortu nahi dugu, elkar mugituz egingo dugu”.

Bi ordezkariek azpimarratu dute Tabakaleran bildutako eragileen aurrean elkarlana dela gakoa eta Donostiako enpresak, entitateak eta eragileak Euskaraldia sustatzera animatu dituzte.

Euskaraldia, eragina duen ariketa soziala

Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozial hau Euskal Herri osoan antolatzen da. 11 egunez antolatzen den ariketa izan arren, ariketaren eragina ez da egun horietara mugatzen eta hizkuntz portaeretan zein erabileran eragina duela ikusi da aurreko edizioetan. Hori dela eta, parte hartze masiboa izateko helburuarekin ariketa udaberrian egitea erabaki da, eguraldi hobea izaten delako, kalean jende gehiago ibiltzen delako eta harremanetarako zein hitz egiteko aukera gehiago egongo delako.

Aurtengo Euskaraldiaren leloak dioenari jarraituz, elkar mugituz egingo dugu!

2025/03/07-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Udalak bat egin du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin

Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…

28 mins hace

Industriak Nafarroako gas berriztagarrien 2025-2026 Agenda aurkeztu du

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo gaur arratsaldean aurkeztu ditu…

28 mins hace

700 ikasle inguru GR225a egiten ari dira ‘Askatasunaren botilak’ ibilaldiaren VII. edizioan

Nafarroako bederatzi ikastetxetako 700 ikasle inguruk GR-225 mendiko bi etapa zeharkatuko dituzte maiatzaren 8an eta…

28 mins hace

Nafarroako Gobernuak eta ENGIEk Txantreako (Iruñea) Bero Sarera konektatutako 2.500 etxebizitza, udal eraikin eta kirol eraikinen ingurumen konpromisoa onartu dute

Garbiñe Basterra Nafarroako Gobernuko Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusia eta Janis Rey ENGIEko…

28 mins hace

12.868 familiak, batez beste, Errenta Bermatua jaso zuten hilero 2024an, zailtasunak zituzten 36.249 pertsonari (%38 adingabeak) estaldura emanez

Guztira 16.758 familia-unitatek jaso dute Errenta Bermatua 2024an, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu duen balantzearen arabera.…

28 mins hace

Lurralde Kohesioak 300.000 euroko ekarpena egin die Irurre, Muez, Ugar eta Hiriberri Deierri kontzejuei, «Alloz Sostenible» proiektuaren bidexkan jarduketak egiteko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu Gesalatz…

28 mins hace