Categorías: albisteak-berriak

Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordeak tokiko protokoloak aztertuko ditu

  • Erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko diagnostiko bat egingo da
  • Helburua da indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloen aplikazioa errazten edo zailtzen duten faktoreak detektatzea

Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen egoitzan. Akordio horren helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa areagotzea, babes osoa bermatzeko (osasun, segurtasun, justizia eta gizarte arloetan).

Batzordea Emakundek koordinatzen du, eta Jaurlaritzako honako sail hauek osatzen dute: Osasun Saila; Ekonomia, Lana eta Enplegua; Justizia eta Giza Eskubideak; Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa; Hezkuntza; eta Etxebizitza eta Hiri Agenda, eta hauekin batera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Euskadiko Fiskaltza Nagusia, hiru aldundiak, EUDEL, Arartekoa, Legelarien Euskal Kontseilua eta Euskadiko Sendagileen Kontseilua, eta hainbat lantalde teknikotan zabaltzen da.

Gaurko bileran EAEko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateari dagokionez erakundeen arteko koordinaziorako tokiko protokoloen egoeraren diagnostikoa egitea erabaki da. Horrela, protokoloak ezartzea errazten edo zailtzen duten faktoreak dauden detektatu nahi da, baita tokiko protokoloak Erakundeen arteko III. Akordiora zenbateraino egokitzen diren aztertu eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko gomendioak sortu. Azken helburua da diagnostiko oso bat egitea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko koordinaziorako toki-protokolo bat indarrean eta jardunean duten EAEko udalerri guztiak zehatz-mehatz bilduko dituena, eta protokoloa duten udalen mapa osatzea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

10 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

19 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

1 día hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

1 día hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

1 día hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

1 día hace