Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, egonaldi turistikoen gaineko zergari buruzko galdera bati erantzuteko. Zerga horri, hizkera arruntean, tasa turistikoa esaten zaio. Sailburuak azaldu duenez, bera zerga horren defendatzaile izan da beti, bidezkoa baita «Euskadiz gozatzera datorrenak Euskadi hobetzen laguntzea».
Ildo horretan, positibotzat jo du azkenean «ez garela jada eztabaidatzen ari hura ezarri behar den, nola ezarri behar den baizik. Espainiako eta Europako beste helmugen ereduak aztertu ditugu, eta Euskadin eredu propio bat lantzen ari gara Turismo Saila eta Ogasun Saila, biak batera. Eredu hori Euskadiren beharretara eta errealitatera egokituko da, eta Gernikako Estatutua eta Ekonomia Ituna bete beharko ditu. Euskadin eta Euskadirentzat asmatutako eredua izango da».
Horregatik, aurreko legegintzaldian, COVID-19aren ondorioz beharrezko baldintzak egon ez arren, eta Gobernuaren akordioan sartuta egon ez arren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jada lan-batzorde bat deitu zuen egonaldi turistikoen balizko zerga baten inguruko jarrerak eztabaidatu eta aztertzeko, beste esperientzia batzuen, adituen, sektorearen eta EAEko erakundeen ikuspegia kontuan izanda.
“Espero dut proposamen bat aurkezteko 6 hilabeteko epea betetzea, martxoaren bukaeran amaituko litzatekeena; izan ere, ofizialki 2024ko irailaren 24an azaldu nuen konpromisoa, Sailaren ildo estrategikoak aurkezteko Legebiltzar honetan egindako agerraldian. Baina, hala ere, ez nuke arazorik izango luzatzeko, Euskadirentzako aukerarik onena bilatzen ari baikara. Eta denbora gehiago behar bada berme juridiko handienak eskaintzen dizkigun proposamena izateko, hala egingo dugu», esan du amaitzeko.
Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…
Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…
Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…