Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak Estatu Batuetara bidaiatu du, Trumpen politikak Euskadin izan ditzakeen ondorioak neurtzeko

Bihar, martxoaren 11n, kutsu politiko nabarmeneko bilera bana izango du lehendakariak, AEBrako bere bidaia ofizialaren baitan. Zehazki, lehenengo eta behin, John Garamendi Alderdi Demokratikoko kongresistarekin batzartuko da Imanol Pradales;  bilera horren ostean, 2006an eta 2007an Idahoko gobernadorea izan zen eta gaur egun Alderdi Errepublikarreko senataria den James E. Rischekin elkartuko da.

John Garamendi −euskal jatorrikoa− Estatu Batuetako euskal lobbyko gizon garrantzitsutzat jotzen da; izan ere, urte askotan, Euskadiren eta Estatu Batuen arteko hartu-emanak erraztu ditu, hemengo eta hango administrazio eta enpresen arteko zubiak eraikiz. John Garamendi kongresista −Obamaren eta Clintonen laguna− Kaliforniako barruti bateko ordezkaria da, eta bere zortzigarren agintaldia betetzen ari da Ordezkarien Ganberan. James E. Risch, berriz, Idaho estatuaren ordezkaria da Senatuan; beraz, Boisen finkatuta dagoen euskal komunitateari buruzko ezagutza zuzena du. James E. Rischi senatuko kiderik kontserbadoreenetakoa deritzote.

Etxe Zurira itzuli denetik, Donald Trumpek abian jarri duen politika berriari buruz dauzkaten inpresioak partekatuko ditu Imanol Pradalesek bi agintari estatubatuarrekin; zentzu horretan, bi agintari hauek Trumpen politikak Euskadiko ekonomian eta enpresetan izan ditzakeen eraginak partekatuko dituzte Imanol Pradalesekin.

Edozein kasutan, Washingtoneko bisita ofiziala martxoaren 10ean hasiko da, hain justu ere, egun horretan euskal komunitateari harrera egingo zaio Estatu Batuetako hiriburuan. Komunitate honetan gazte profesional ugari dago; hori da bere ezaugarririk nabarmenetakoa.

Asteartean, hitzordu politikoaren aurretik, lehendakaria sektore aeroespazialarekin eta BTI delakoarekin lotutako euskal enpresa talde batekin elkartuko da, esperientziak eta ezagutza partekatzeko, bai AEBko industria aeroespazialari dagokionez, bai euskal ekosistema aeronautikoari dagokionez

Eguerdi aldera, Kapitolioko Bakearen Parkean 2016an landatutako Gernikako Arbolaren kimua bisitatuko du lehendakariak; ondoren, hainbat irakasle eta ikaslerekin elkartuko da, George Washington Unibertsitatean, hezkuntza-zentro horretako School of Media & Public Affairs topaketaren baitan.

Demokrazia, harreman transatlantikoak eta multilateralismoa: nazioarteko eszenatoki berriaren ikuspegi europarra  lelopean, batzuek eta besteek fase berri honetan Estatu Batuen eta Europaren arteko harremanen kudeaketan sakonduko dute. Elkargune honetan, bereziki, eguneroko geopolitika, harreman transatlantikoak, segurtasuna, merkataritza eta muga-zergen politika jorratuko dituzte;  era berean, Estatu Batuetako erakundeen demokrazia sendotzen lagun dezaketen era bateko eta besteko esperientziak partekatuko dituzte.

New Yorkeko agenda

Asteazkenean, martxoaren 12an, lehendakariak bilera bat izango du Solomon R. Guggenheim Fundazioko arduradun nagusiekin, kasu honetan, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiarekin batera. Batzar honetan pinakotekaren bihar-etziko erronkak landuko dituzte, esate baterako, bilduma propioa sustatzea, museoaren nazioartekotasuna indartzea eta Euskadiren kultur-ekosistema garatzeko oinarrizko palanka izaten jarraitzea.

Egun horretan bertan arratsaldean, Imanol Pradalesek harrera egingo dio New Yorken dagoen euskal komunitateari. Gizatalde oso heterogeneoa da; bertan, besteak beste, euskal jatorria izanik, hirian urteak daramatzaten eta beren familiak osatu dituzten pertsonak daude, bigarren eta hirugarren belaunaldietako ondorengoak eta arlo desberdinetan bidea egin ondoren hiri handi honetara ailegatutako herritarrak.

Bidaia hau ostegunean bukatuko da, martxoaren 13an; hain justu ere, egun horretan, Jaurlaritzaren ordezkariek IBM bisitatu eta bertan bilera bat izango dute. Kasu honetan, lehendakariarekin batera, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia ere han izango da. Gaur egun, IBM euskal erakundeen aliatuetako bat da, hain justu ere, BasQ estrategia abiarazteko. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak zuzentzen du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta Euskadi munduko hub kuantiko nagusien artean kokatzea du xede.

Urte askotan lan handia egin da ikerketa kuantikoan, mailarik altuenean, horregatik dago Euskadi hain ondo kokatuta arlo honetan, eta horregatik egin du Europako nodo kuantikoa izateko Euskadiren aldeko apustua hain garrantzitsua den IBM enpresak.

Bi hitzetan esanda, mekanika kuantikoa mundua eskala atomikoan eta azpiatomikoan azaltzen duen teoria da (atomoak, molekulak, argia). Mundu kuantikoan ziurgabetasuna, probabilitatea edo ausazkotasuna nagusi diren arren, zientziak unibertso hori nolabait iragartzen, kontrolatzen eta erabiltzen ikastea lortu du. Horren froga garbia da dagoeneko egunero erabiltzen direla propietate kuantikoak, adibidez, komunikazioetan, industrian, osasunean edo informatikan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

4 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

4 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

22 horas hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace

26_0356 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen arma zuriz egindako eraso batengatik

Ertzaintzako agenteek 40, 21 eta 20 urteko hiru gizon atxilotu zituzten bart Gasteizen, Alde Zaharrean…

1 día hace

26_0355 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik, urruntzeko agindu judiziala urratu ondoren

Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, joan den astean bikotekide ohiari sexu-erasoa…

1 día hace