Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak digitalizazioak “mugikortasun sistema osoaren deskarbonizazioa, erresilientzia eta modernizazioa bizkortzeko” emango duen aukera nabarmendu du Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, zehaztu du Euskadiko mugikortasunaren arloan jada baliatzen ari direla teknologia berriak —hala nola big data eta adimen artifiziala— eta “era guztietako datuak, baita denbora errealean ere”.
Ildo horretan, Euskadiko mugikortasunaren etorkizuneko biki digitalaren garapena azaldu du Legebiltzarrean: “Euskal Autonomia Erkidegoan pertsonak denbora errealean nola mugitzen ari diren erakusten duen argazkia emango digu, eta errealitate hori lotuko du meteorologiaren arloko edo berotegi-efektuko gasen emisioen arloko beste datu batzuekin”. Aditzera eman duenez, Next Generation EU funtsen laguntzarekin finantzatutako proiektu honek ahalbidetuko du iragarpenak egitea 15 minutura, ordu erdira, 45 minutura eta ordubetera, “pentsa daitekeenez, hori balio handikoa izango da garraio-operadoreentzat zein segurtasunaren arloko agintarientzat eta mugikortasun-azpiegiturez arduratzen diren administrazio publikoentzat”. “Zer gertatuko litzateke beste tren-zerbitzu bat gehitzen badiegu autoen fluxuari edo ingurune beretik doazen autobus-lineetako bidaiariei? Iragarpen meteorologiko jakin batekin, mugikortasunaren arloko zer egoera izan dira Euskadin? Galdera horiei biki digitalaren laguntzarekin erantzun ahal izango diegu, eta horri esker, administrazio publikoek simulazioak egin eta aurrea hartu ahal izango dute”, adierazi du.
MovEuskadi
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak MovEuskadi aplikazioa ere abian du. Aplikazio horrek “datu fidagarrietan oinarritutako informazioarekin” lan egiten du, eta horrek “herritarrei aukera ematen die aurrea hartzeko eta joan-etorriak modu ezin hobean eta errazean kudeatzeko”. Tresna horrek, abian jarri zenetik, 13.500 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta, eta garraio publikoko 340.000 joan-etorri planifikatzea ahalbidetu du.
Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo gaur arratsaldean aurkeztu ditu…
Nafarroako bederatzi ikastetxetako 700 ikasle inguruk GR-225 mendiko bi etapa zeharkatuko dituzte maiatzaren 8an eta…
Garbiñe Basterra Nafarroako Gobernuko Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusia eta Janis Rey ENGIEko…
Guztira 16.758 familia-unitatek jaso dute Errenta Bermatua 2024an, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu duen balantzearen arabera.…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu Gesalatz…