Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak 2025 Osasun Digitala saria jaso du, gailu medikoei aplikatutako zibersegurtasun sanitarioaren egoeran aitzindaria den proiektuarengatik

Osakidetzak Originaltasun Teknologikoaren kategoriako saria jaso du 2025eko Osasun Digitalaren IX. Sarietan, «Osakidetzako osasun-zentroetako pazienteen diagnostiko, tratamendu eta jarraipeneko gailu elektromedikoei aplikatutako zibersegurtasuna» proiektuari esker.

Saria Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak jaso du, Madrilen egindako ekitaldi batean, non Osakidetza azken urteotan zibersegurtasunaren arloan egiten ari den lana aintzatetsi baitute. Proiektu aitzindaria da Espainako Estatuan; izan ere, zibersegurtasun sanitarioko irtenbide bat eskaintzen du, Osakidetzako osasun-zentroetan dauden diagnostiko- eta tratamendu-gailuen sarean detektatutako mehatxu posibleak modu bateratuan kudeatzeko.

Proiektu honen bidez, arriskupeko ekipamendua identifikatu ahal izan da, 90.000 gailu baino gehiagorentzako kalteberatasun-mapa bat sortuz, eta hori guztia denbora errealean lan eginez.

Hainbat eremutako 40 profesionalez osatutako talde batek parte hartu du proiektuan, Osakidetzaren gidaritzapean, eta ekimena ekipamendu medikoa eta gaitasun diagnostikoa dituzten 54 osasun zentrotara iritsi da. Horretarako, 1,4M€ inguruko inbertsioa behar izan du.

Zibersegurtasuna eta efizientzia operatiboa

Osakidetzak ziberbabes-ikuspegi berritzailea ematen du, gailuak katalogatzean eta inbentariatzean eta ondoren sarean kontrolatzean oinarritua. Ikuspegi horrek aukera ematen du bai ahuleziak detektatzeko, bai arriskuak katalogatzeko eta lehenesteko, bai segurtasun-gorabeherak detektatzen direnean erantzun azkarra emateko.

Gailuak zaintzeko ezarritako teknologiari esker, zibersegurtasunaren arloko kontrolaz gain, eremu berrietan lan egiteko aukera dago, besteak beste kudeaketa hobetzeko eta baliabide teknologikoak hobeto aprobetxatzeko. Hala, gailu medikoen erabileraren eraginkortasuna hobetu daiteke osasun-zerbitzua optimizatzeko; adibidez, larrialdietako arreta-denborak hobetuz edo miaketetan edo tratamenduetan itxarote-zerrendak murriztuz.

Gainera, gailu medikoetan segurtasun- eta pribatutasun-kontrolak txertatzen ditu; horrela, eta informazio hori erabilgarria da pazientearen segurtasunerako.

Osakidetza, beste bi sariren finalista

Osakidetza finalista izan da 2025eko Osasun Digitalaren IX. Sarietako beste bi kategoriatan. Hala, Irudigune proiektua, irudi klinikoak azterketak eta diagnostikoak egiteko hartzeko APPa, Medikuntzako APPen kategorian hautatu zuten; eta eta Osakidetzaren Maletik proiektua, Estatuko lehen maletatxo digitala etxeko arretan, finalista gisa hautatu zuten Osasun Digitaleko Ekimen Publikoaren kategorian.

Osakidetzako Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzak egindako talde-lanaren emaitza dira saritutako proiektua eta finalistak izan diren ekimenak, eta zuzendaritzaordetza horren arduradunak, Benjamin Juez Fernández, zuzendu ditu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

6 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

9 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

12 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

12 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

12 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

12 horas hace