Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilboko Zorrotza auzoko enpresa bateko kableen zati bat lapurtzea leporatuta. Segurtasuneko langileek atxiki zuten susmagarrietako bat, enpresa barruan sartu eta instalazioak argindarrik gabe utzi ondoren. Gero patruila batek atxilotu zuen ustezko lapurra ebasketa-delitua leporatuta.
Atzo arratsaldeko bostak hamar gutxian gertatu zen Bilboko Zorrotza auzoko galdaketa-enpresa batean. Segurtasun-langileek ohartarazi zuten bi pertsona sartu zirela barrura eta, kableak manipulatu ondoren, instalazioak argindarrik gabe utzi zituztela. Jagoleetako batek atxiki zuen susmagarrietako bat, eta Ertzaintzara deitu zuen.
Bertaratu ziren agenteek enpresa ikuskatu zuten, eta kableen zati bat moztuta zegoela eta, garraiatzeko prestatuta, ontzi batean sartuta zegoela egiaztatu zuten. Horrez gainera, ustezko lapurrek erabilitako guraize batzuk ere aurkitu zituzten. Ebidentzia horien aurrean, agenteek 23 urteko susmagarria atxilotu zuten, ebasketa-delitua leporatuta.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, aske utzi zuten, eta agintaritza judizialak eskatzen dionean agertu beharko du.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertakarian inplikatutako beste gizona identifikatzeko.
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…