Categorías: albisteak-berriak

Nafarroako Gobernuak berretsi du indarkeria terrorista demokraziaren aurkako mehatxu handia dela, eta biktima guztien aldeko babesa azpimarratu du

MIGUEL OSES

Nafarroako Lehendakari Maria Chivite Navascues buru izan da gaur goizean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren 21. urteurrenean. Bertan, Nafarroako Gobernuaren babesa agertu die terrorismoaren biktima guztiei eta haien familiei, eta erabat gaitzetsi du «giza eskubideen urraketa gorena».

Adierazpen instituzionala, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta

Europar Batasunak aldarrikatu zuen martxoaren 11 izanen zela “Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna”; nazioartean biktimez oroitzeko eguna, alegia. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak, ondoko Adierazpen Instituzionalaren bidez,

ERABAKI DU

  1. Beste behin adieraztea ezen ETAk eta beste erakunde terrorista batzuek (GALek eta eskuin muturrari, ezker muturrari edo jihadismoari lotutakoek, esaterako) hainbat hamarkadatan gauzatutako indarkeria terrorista bidegabea eta legez kontrakoa dela; gainera, giza eskubideen urraketa handia izan zela eta dela; baita demokraziaren aurkako mehatxu larria ere; eta gure Komunitate osoaren gaitzespen eta kondena erabatekoa merezi izan zuela eta merezi duela.
  2. Adieraztea Nafarroako Gobernuak erabat gaitzesten eta kondenatzen dituela terrorismoa (ETArena, indar handia izan baitu Nafarroan), eta indarkeria erabiltzea zeinahi ideia edo proiektu defendatzeko; halaber adieraztea zalantzarik gabe defendatzen duela biktima guztien eskubidea: egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak izan eta eskuratzeari buruzko eskubidea. Errealitate hori aitortzeko egiten ari diren urrats positiboak balioetsita, gaur oraindik ere erabat ezinbestekoa da indarkeria gauzatu zutenek edo babes sozial eta politikoa eman zietenek gizartearen gehiengo handiarekin bat egitea; izan ere, gizarteak eskatzen die hausnarketa etiko integral bat egiteko jendaurrean.
  3. Terrorismoaren biktimei babesa ematen jarraitzea, eta haiekin eta haiek ordezkatzen dituzten elkarteekin lankidetzan aritzea, haien eskubideak gauzatzeko. Horrez gain, gaitzestea terrorismoaren biktimen eta haien senideen duintasuna eta memoria urratzen dituzten ekintza guztiak.
  4. Sustatzea oraingo belaunaldiek jakin dezaten terrorismoaren izua zer den, eta biktimekiko enpatia indartzea, jada abian dauden hezkuntza programen esparruan. Hona hemen programa horietako batzuk: “Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde” sarea, Eskutik programa (zeinak biktimak ikasgeletan hezitzaile gisa egotea sustatzen baitu) eta Nafarroako hezkuntza curriculumean txertatu diren unitate didaktikoak.
  5. Terrorismoaren Biktimei buruzko beste lege bat sustatzea, duela 15 urte onetsitakoa eguneratzeko; lege hori egungo errealitatera eta biktimen aitortzara egokituko da, eta ahalik eta adostasunik handiena bilatuko du, terrorismoaren biktimen elkarteekin eta talde politikoekin hitz eginez.
  6. Adieraztea terrorismoa errealitate ikaragarri bidegabe eta antidemokratikoa dela, mina eta sufrimendua eragiten dituelako, eta xede edo ideia bat giza duintasunaren eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen duelako. Horregatik azpimarratu nahi da ezen garrantzitsua dela terrorismoari irmo eta erabakitasunez erantzutea, baina betiere Zuzenbide Estatuaren barruan, nazioarteko legedia errespetatuz eta giza eskubideak babestuz, horiek demokraziaren zutabeak baitira.»
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

5 horas hace

Una mujer detenida en Bilbao tras confesar el homicidio de su pareja

Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…

5 horas hace

La inflación modera su ritmo en enero y baja al 2,4 %

El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…

5 horas hace

Iñaki y Nico Williams niegan la apropiación indebida de un coche de alta gama

Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…

5 horas hace

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

11 horas hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…

11 horas hace