Ertzaintzako agenteek indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu zuten atzo Bermeon. Atxilotuak lepoan zeraman katea kendu zion gizon bat indarkeria erabiliz, eta zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek atzeman zuen susmagarria ihesi zihoanean.
Atzo, osteguna, goizeko hamaikak aldera, Bermeoko portu zaharrean oinez zihoazen hiru pertsonari gazte bat hurbildu zitzaien, eta, kontsulta bat egin ondoren, bat-batean, haietako bati oldartu zitzaion eta, indarkeriaz, lepoan zeraman katea kendu zion. Jarraian, ihes egin zuen lapurretaren biktima atzetik zuela.
Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek ikusi zuen susmagarria korrika, biktima, lapurreta egin ziola oihu eginez, atzetik zuela. Horren aurrean, agentea gaztearen atzetik abiatu zen eta atzematea eta atxilotu zuen polizia-patruila iritsi bitartean atxikitzea lortu zuen.
Atxilotuak, 19 urtekoak, polizia-aurrekari ugari ditu batez ere indarkeria erabiliz eta ondarean aurka egindako delituengatik, eta polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dute epailearen eskuetan.
25_0780 Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten Segurtasun…
Un incendio declarado esta madrugada en las laderas que conducen al faro de Higer, en…
“Dos Iberias”, “Esa maravillosa niebla”, “Canciones para después de una guerra”, “La flor del almendro”…
Murgia vivió el pasado fin de semana una jornada cargada de emoción con la inauguración…
Agentes de la Ertzaintza han arrestado en Tolosa a un hombre de 28 años, de…
Su objetivo es promover la paz, el entendimiento y la cooperación entre pueblos mediante conciertos,…