Categorías: albisteak-berriak

Irunen atxilotu dute substantzia sorgorgarrien trafikoagatik, “tusi” kontsumitzeagatik ospitaleratu ondoren

Ertzainek 37 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, haren etxean 8 kilogramo haxix baino gehiago eta kokaina arrosa izenez ezagutzen den “tusi” gramo batzuk aurkitu ondoren. Atxilotu aurretik, inplikatua bera ordu batzuetan ospitaleratu behar izan zuten azken substantzia hori kontsumitu ondoren.

Irungo ertzainek atzo, asteazkena, aurkitu zuten droga, hiriko etxe batean, gazte bat bere onetik aterata eta oldarkor zegoelako, laguntza eskatuz egindako abisu baten ondorioz.

Polizia-patruilak gaztea sukaldeko lurrean etzanda aurkitu zuen, itxuraz substantzia sorgorgarriren baten eraginpean. Gizonak esan zien “tusi”, kokaina arrosa deitzen zaiona, kontsumitu zuela. Agenteek egiaztatu zuten gizonaren gelako altzari baten gainean arrosa koloreko substantzia baten hondarrak zeudela, marra forman, bai eta substantzia beraren gramo batzuk zituen bilgarri bat ere.  Gainera, etxean ustez haxixa zen substantzia bat, hainbat tableta, doitasun-balantzak, plastikozko bilgarriak eta droga-trafikoaren ustezko delitu batekin zerikusia zuten beste objektu batzuk ere aurkitu zituzten. Anbulantzia bateko osasun-langileek eraman zuten pertsona hori Donostia Unibertsitate Ospitalera.

 

Ospitalean alta eman ondoren, kasuaz arduratu ziren ertzainek gizona atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, eta bere baimenarekin bere etxean sartu eta miaketa egin zuten.  Miaketan zazpi haxix-pakete eta substantzia bereko sei tableta aurkitu zituzten gela batean, guztira 8,2 kilogramo. Horrez gainera, arrosa koloreko substantziaren gramo batzuk, bi doitasun-balantza, nahasteko elementuak, poltsa garden ixtekodunak, bi telefono mugikor, kutxa gotor batean dirua eta ustezko delituarekin lotutako oharrak ere aurkitu zituzten.  

Atxilotutako gaztea gaur, osteguna, eraman dute Irungo Guardiako Epaitegira.   

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…

8 horas hace

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

11 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

14 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

14 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

14 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

14 horas hace