Categorías: albisteak-berriak

Itxaso Teresa Riberarekin bildu da eta Europako erdiko klaseko herritarrentzat etxebizitza eskuragarrien beharra azpimarratu du

Denis Itxaso González, on the left, and Teresa Ribera

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok bilera bat egin du gaur goizean Europako Batzordearen egoitzan lehen presidenteorde eta Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako komisario Teresa Riberarekin. Bilera horretan, Batzordeak agintaldi berri honetan, lehen aldiz, esleituta duen etxebizitzaren Task Force delakoaren ikuspegi orokorra partekatu ahal izan dute. «Euskal Autonomia Erkidegoa Europako erakundeetara une egokian etorri da etxebizitzaz hitz egitera, Batzordea bere historian lehen aldiz sustatuko dituen etxebizitza-programak diseinatzen ari baita bete-betean», azpimarratu du Itxasok. «Europa etxebizitzaren arloan politika berritzaileak—estatuak eta/edo eskualdeak gauzatzen ari direnak— atzematen ari da, etxebizitza-arloko Europako egitura berriak lagundu, sustatu eta, hala badagokio, finantzatu ditzakeen programen zerrendan sartu ahal izateko. Ikuspuntu horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoa ezin hobeto kokatuta dago», azaldu du.

Itxaso eta Ribera bat etorri dira Europako hiri eta metropoli-ingurune nagusiek beren bizitegi-merkatuetan aurre egin behar dioten tentsionamenduaren azterketan, eta horrek lurralde horien lehiakortasun ekonomikoan eta gizarte-kohesioan duen eraginean. «Arazoa ez da klase ahulenen arazoa soilik, baizik eta erdiko klase osoaren arazoa», onartu du sailburuak. Beraz, gaineratu du, “ez da etxebizitza sozialei lotutako kontua soilik, baizik eta, batez ere, etxebizitza eskuragarriari lotua”.

Zentzu horretan, Itxasok eskatu du etorkizunean Europan egingo diren inbertsio planek kontuan har dezatela gizarte-sektore zabalentzat etxebizitza beharrak duen garrantzi sozial eta ekonomiko hori.

Beste gai bat ere izan dute hizpide bileran: auzoak eta etxebizitzak birgaitzea. Eusko Jaurlaritzako sailburuak azpimarratu du irisgarritasunaren alderdia ere kontuan hartu behar dela auzo inklusiboak eta erresilienteak eratzeko. Hori dela eta, Sailburuak balioa eman die beren inguratzailea eta konfort termikoa hobetu ahal izan duten 20.000 etxebizitza baino gehiagori, Next Generation UE laguntzetan jasotako 150 milioi euroei esker, klimari eta deskarbonizazioari buruzko planen esparruan.

Bestalde, Energiaren zuzendari nagusi eta Etxebizitza lantaldeko buru Matthew Baldwinekin atzo izandako bilerak balio izan du Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordearekin lankidetza-harremana estutzeko etxebizitzaren esparru berrian, agintaldi berri honetan esparru horretan berariazko komisario bat baitu. Baldwinek interes handia erakutsi du Euskal Autonomia Erkidegoko politika berezienetako batzuetan, hala nola babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazio iraunkorrean, belaunaldien arteko zuzkidura-bizitokietan— gizarte-berrikuntzako politika baten parte gisa— eta lehendik dauden babes ofizialeko etxebizitzen eraikinetan gaur egungo zuzkidura-bizitokien parkea birdentsifikatzean. Era berean, oso positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzak epeak bizkortzeko eta burokrazia murrizteko duen asmoa, horrek lurzoruen hirigintza-izapidetzea moteltzen baitu.

Itxaso sailburuak «esperientziak partekatzeko lankidetza estua izateko borondatea» adierazi dio zuzendari nagusiari, eta Batzordea gonbidatu du laster Euskal Autonomia Erkidegoa bisitatzera, erreferentziazko ekimen jakin batzuk hurbilagotik ezagutzeko.

Azkenik, , Europako Parlamentuak Etxebizitzaren Krisiari buruz sortu duen Batzorde Bereziko presidente Irene Tinagli italiar sozialdemokratarekin izandako bilerari esker, Itxasok batzorde horren helburuak ezagutu ditu, besteak beste, herrialdeen informazio-bilketa eta hiri nagusiek bizi duten tentsionamenduaren ezaugarriak.

Zentzu horretan, bilerak balio izan du Eusko Jaurlaritzak entzunaldi-prozesu horretan parte hartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoa etxebizitza-parke erabilgarria handitzeko diseinatzen ari den soluziotako batzuk aurreratzeko. Era berean, Tinagli «oso interesatuta» agertu da gune tentsionatuen aplikazioa Kataluniako alokairu-prezioen gainean izaten ari den emaitzetan (figura hori aplikatu duen lehen autonomia-erkidegoa da); izan ere, prezioen batez besteko murrizketa % 6tik gorakoa izan da neurri berria aplikatu den lehen urtean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Taberna lehendakariordeak eta Maeztu kontseilariak VIDAAS inauguratu dute, bizitzak eraldatzeko teknologiak eta gizarte-berrikuntzak bat egiten duten zentro berria

VIDAAS Garapen Autonomo Aktibo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntzaren akronimoa da, eta zentroaren egoitza fisikoa…

2 horas hace

Nafarroako Artxiboak «Udazken Artximusikala» zikloa ospatuko du

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak «Udazken Artximusikala» zikloaren edizio berri bat antolatu du, erakundeak zaintzen dituen…

2 horas hace

Nafarroak 400 milioi euro baino gehiagoko Next Generation proiektuak gauzatu ditu irailean

Joan den irailaren 30ean, Nafarroak 400 milioi euro gainditu zituen Foru Komunitateari esleitutako Berreskuratze eta…

2 horas hace

Nafarroak antibiotikoen erabileraren optimizazioan inplikatutako talde guztien ziurtagiria amaitu du

Nafarroak, bere hiru osasun-eremuetan eta arlo guztietan, bai arreta komunitarioan, bai ospitaleetan, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programen(PROA)…

2 horas hace

Nafarroak enpresa-trukea areagotu nahi du Txinarekin

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Foru Gobernuak Txinan duen ordezkaritzaren agenda ofizialari ekin dio. Bidaiaren…

2 horas hace