Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak, bide publikoan ondoeza jasan ondoren, legez kanpoko substantziak zeramatzan motxilan.
Atzo gauean, Ertzaintzaren patruila bati Bilboko Irala auzora joateko eskatu zioten, kalean ondoezik zegoen pertsona bat zegoen lekura. Bertaratu eta substantzia estupefazienteren baten eraginpean egon zitekeela ikusi ondoren, ertzainek azaleko erregistroa egin zioten, prebentziozkoa. Pertsona horrek motxila bat zeraman, eta barruan substantzia estupefaziente ugari aurkitu zituzten, bai banakako poltsatan, bai poltsa handiagoetan, baita 20 blister ere, viagra pilulekin. Gainera, motxilan, dosiak prestatzeko erabiltzen diren tresnak aurkitu zituzten, hala nola banakako plastikozko poltsatxoak eta doitasun-balantza bat.
Agenteek atzemandako substantziak aztertzen zituzten bitartean, bertaratutako osasun-langileek gizona artatu zuten, eta, azkenik, ospitalera eraman zuten, poliziaren zaintzapean, atxilotuta, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Gaur goizean alta eman diote ospitalean, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utzi dute.
25_0374 Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a una montañera accidentada en la localidad…
25_0373 Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen harrapatu ondoren Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen…
El Ayuntamiento ha generado un mapa del arbolado de Bilbao que se puede consultar en…
La Policía Municipal de Bilbao ha confirmado que un hombre de 43 años de edad ha…
Las labores de búsqueda de un hombre de 52 años de edad desaparecido desde el…
El Palacio de Congresos Kursaal de Donostia acogerá mañana la entrega del XXIV Premio Internacional del…