ACLIMA Ingurumenaren Euskal Klusterrak 30. urteurrena ospatu du, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua buru izan duen ekitaldiarekin. Bertan izan dira, halaber, Mikel Torres bigarren lehendakariordea eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.
Klusterra 1995ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ihobe eta SPRI sozietate publikoen bitartez, eta gaur egun 139 bazkide biltzen ditu, besteak beste, enpresak, zentro teknologikoak, erakunde publikoak, unibertsitateak eta nazioarteko elkarteak. Oro har, euskal ingurumen-sektorea, ACLIMAk ordezkatua, Euskadiko BPGren % 5 baino gehiago da, 7.000 enplegu zuzen baino gehiago sortzen ditu eta urtean ia 3.000 milioi euro fakturatzen ditu.
Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, «ACLIMA klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak erakutsi dugu posible dela ingurumenaren babesarekin konpromisoan aurrera egitea eta, aldi berean, ekonomia lehiakorra bultzatzea. 1995ean elkarrekin hasi genuen bidaia funtsezkoa izan da industria-sektore lehiakorrago eta jasangarriagorantz aurrera egiteko «.
«Munduan hedatzen ari den negazionismo klimatikoaren aurrean, gure ingurumen-lidergoa aldarrikatu behar dugu. Europan, Euskadi jada aintzatesten da gure ingurumen-konpromisoagatik. 1995etik % 45 murriztu ditugu industriako isurketak, eta bide-orri argia dugu zero emisioetara iristeko. Gure apustua industria gehiagoren eta Europa gehiagoren aldekoa izan behar da. Eta hor Euskadik aukera garrantzitsua du, ez bakarrik Europako berrindustrializazioaren protagonista izateko, baizik eta jasangarritasunaren balioa defendatzeko Europako Industrial Clean Deal-arekin lotura izango duen Industria Plan baten bidez «.
«1995etik egin dugun bide horretan, ACLIMA klusterra lidergo-itsasargi bat izan da jasangarritasunari dagokionez. Guztion artean erakutsi dugu ekonomikoki haztea posible dela ingurumena zaintzen dugun bitartean», bukatu du Jauregik.
El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…
Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…
El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…
La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…
El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…
El juez de la Audiencia Nacional, Francisco de Jorge, ha abierto una investigación contra el…