• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du aste honetan, apirilaren 7tik 13ra
• 2024an, trafiko-istripuetan hildakoen % 32 abiadura desegokiagatik izan zen, faktore nagusi gisa
Euskal Poliziak Euskadiko errepideetako abiadura-kontrola indartuko du datorren astean, apirilaren 7tik 13ra, egingo den kanpainarekin. Operatibo hori 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.
Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.
2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen % 32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.
Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.
25_0344 Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute Larrialdi zerbitzuek Oñatiko…
Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen…
25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…
25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…
25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…