Categorías: albisteak-berriak

Bost atxilotu Donostian hiru pertsonari eraso egiteagatik

Ertzaintzak bost gazte atxilotu ditu bat gauerdian Donostiako Martutene auzoan, lesio larriak eragitea leporatuta. Atxilotuek hiru pertsonari eraso egin zieten, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, eta horietako bat ospitalera eraman zuten zaurien larritasuna ikusita.

Atzo gaueko hamaikak aldera, polizia bertaratzeko eskatu zuten Gipuzkoako hiriburuko Martutene auzoan, hainbat pertsona borrokan ari zirela eta. Bertaratu ziren agenteek hiru gizon aurkitu zituzten bide publikoan. Biktimetako bat aurpegian eta buruan zituen zaurietatik odola dariola zegoela ikusita, osasun-zerbitzuak berehala agertzeko eskatu zuten.  Ondoren, zauritua anbulantzian eraman zuten Donostiako Unibertsitate Ospitalera, zauriak sendatzera.

Pertsona horien adierazpenen arabera, bost gaztek eraso egin zieten, eta bati poltsa lapurtu zioten diru-zorro eta guzti. Gertaera horien ustezko egileak inguruko eraikin batean bizi ziren, eta bertaratu ziren polizia-dotazioek eraikineko bizilagunak identifikatu zituzten. Ondoren, identifikatuetako bost pertsona atxilotu zituzten lesio larrien delitua leporatuta.

Ertzaintza gertaera horren arrazoiak ikertzen ari da, baina, orain arte jakindakoaren arabera, erasotzaileek eta biktimek elkar ezagutzen zuten.

Atxilotuak 21 urtetik 25 urtera bitartekoak dira, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Irungo kiroldegi bateko aldageletan telefono mugikorrarekin grabatzeagatik atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…

2 horas hace

Imanol Pradales buru dela egin da lehen aldiz Euskal Poliziako agente berrien egiaztagirien banaketa

"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…

2 horas hace

Portugaleteko ostalaritzako lokal batean lapurreta egin zutenetako bat atxilotu dute

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…

5 horas hace

Dos detenidos en Irun por robar el bolso a una mujer utilizando la técnica del mataleón

Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…

5 horas hace

Bilbao incorpora un nuevo hito kilométrico del Camino de Santiago

Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…

5 horas hace

Bizkaia instala un ‘árbol captador’ de gases contaminantes en los túneles de Artxanda

La Diputación Foral de Bizkaia impulsa una solución innovadora para mejorar la calidad del aire…

5 horas hace