Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu joan den martxoaren 8an Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako homizidioaren egileak izatea leporatuta.
Martxoaren 8ko goizaldean, ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin zuen adin ertaineko gizon bat konortea erdi galduta aurkitu zutela kalean, Donostiako Bidebieta auzoan. Gizona osasun-zentro batera eraman zuten, baina handik ordu batzuetara hil zen.
Ertzaintzak, Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuaren bidez, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuak egindako autopsiaren ondorioak jaso ondoren, ikerketa hasi zuen gertaeraren inguruabarrak argitzeko.
Egindako ikerketen ondorioz, homizidio bat eta indarkeria erabiliz egintako lapurreta bat izan zirela argitu zuten eta horien bi egileen identitatea jakin ahal izan zuten. Horrela, joan den asteartean, ikertzaileek 31 urteko gizon bat eta 33 urteko emakume bat atxilotu zituzten Gipuzkoako hiriburuan, homizidio-delitu bat eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta, biktimaren telefono mugikorra eta beste objektu batzuk hartu baitzituzten. Ikertzaileek bi atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten agintari judizialak baimenduta.
Bi atxilotuek polizia-aurrekari ugari dituzte, batez ere ondarearen aurkako delituengatik. Biak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte, eta gizona espetxeratzeko agindua eman du eta emakumea aske uztekoa kautelazko neurriak ezarrita.
Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…
25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…
25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…
Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…
El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…
El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…