Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.
Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: ez da soilik ariketa egun horietara mugitzen den dinamika, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena baizik.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz.
Ariketa sozialaren laugarren edizioa, beraz, 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da. Edizio berri honen leloak dion bezala, ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU, denok batera, mugimendua sortu eta beste pauso bat eman dezagun euskararen erabileran.
Ariketa sozialean bi parte hartze mota egongo dira. Alde batetik, herritarrak. Gutxienez euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako norbanakoek ahobizi eta belarriprest gisa hartuko dute parte, jokabide bat edo beste aukeratuz. Beste alde batetik, entitateak. Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte. Helburu nagusia entitate hauen baitako harremanetan euskararen erabilera handitzea izango da.
Aurten ariketa sozialen parte hartuko duten entitate eta belarriprest eta ahobiziei gonbidapen gehigarri bat helarazi nahi diegu: beren egunerokoan edo jardunean euskararen erabilera areagotzeko urrats esanguratsuak eman ditzatela, lehen hitza euskaraz eginez, elkarrizketa elebidunak ahalbideratuz; azken batean, euskaraz dakienarekin euskaraz eginez.
Gonbidapen honen helburua da bakoitzaren inertzia linguistikoetan aldaketa praktikoak lortzea. Horretarako, partaide bakoitzak -izan herritar edo entitate- bere buruari euskararen erabilera areagotzeko zein urrats eman dezakeen pentsatu eta Euskaraldiak irauten duen hamaika egunetan urrats hori gauzatu eta jakinaraztea nahi dugu.
Hori dela eta, Zarauzko Udalak honakoa adierazi nahi du:
– Euskaraldia ekimena babesten duela eta herri bezala parte hartuko duela ariketan.
– Gizartean eta herrian bertan Euskaraldia sustatuko duela, ariketarekiko atxikimendu publikoa erakutsiz.
– Udalean euskararen alde urrats esanguratsuak eman eta ikusaraziko dituela.
Honengatik guztiagatik, herri entitate eta herritarrei Euskaraldian izena eman eta parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu (www.euskaraldia.eus).
Elkar mugituz egingo dugu!
Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…
Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…
Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…
Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, AGR Biogás SA enpresari Arroizko udalerrian planta bat instalatzeko Ingurumen Baimen…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2025eko Inbertsio Programa eguneratzea eta zabaltzea onartu du, 2024ko aurrekontu superabitetik…