Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak espazio berri bat inauguratu du Orconera eraikinean gure herrialdearen memoria industrialerako

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak espazio berri bat inauguratu du Orconera eraikinean, Amaia del Campo Barakaldoko Alkatearekin batera. Lehendakariordeak zehaztu duenez, “instalazio honek gure iragan hurbilena sinbolizatzen du, eta etorkizun berri bat eman nahi diogu. Orconera berria gure arbasoen jakinduria industrialaren eta XXI. mendeko euskal ezagutza tekniko industrialaren arteko topagunea izatea nahi dugu”.

Eusko Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin, ekonomia eta enplegua suspertzeko BERPIZTU programaren esparruan, 4,9 milioi euro bideratu ditu 2.300 metro karratuko nabe berria eraikitzera eta jatorrizko bi pabiloiak birgaitzera. Bere garaian trenbidearen mantentze-lanetan jarduten zuen Orconera Iron Ore Company LTD enpresaren eraikinak izan ziren bi pabiloiak. Hala, gordailu honen bokazioa babesa eta zaintza da. Bertan, 1.800 objektuk osatutako bilduma dago gordeta, garai, industria-sektore eta tipologia desberdinetakoak. Gordailu hau jendearentzat zabalik dago eta bisita antolatuetan bertaratu daiteke bilduma hau ezagutzera. 2022az geroztik 3.250 bisita antolatu dira.

Zentzu horretan, lehendakariordeak azpimarratu du Orconera ez dela museo bat. Gure herriaren ondare eta memoria industrialaren gune bat da: “180 urte dira gure industrializazioa hasi zela, eta Orconera gure historiaren une horren lekuko zuzena da. Kultura-ondarea komunitate baten balioen parte da. Gure identitatea eta bere memoria jasotzen ditu. Bera kudeatzeaz arduratzen garenoi ere dagokigu herritarrak bere garrantziaz kontzientziatzea. Izan ere, kultura-ondarearen berri izanez gero, herritarrak berak izango dira bere kontserbazioa eta hedapena bermatuko dutenak”.

“Orconera belaunaldien arteko topagunea izatea nahi dugu, hezkuntzarekin, industriarekin, azpiegiturekin eta obra publikoarekin, zientzia eta ikerketarekin eta kultur sustapenarekin loturak eta jarduerak sortzeko”, zehaztu du Bengoetxeak. “Lehengo diseinuek, funtzioek eta soluzioek inspirazio izan daitezke oraingo erronketarako”.

Bestalde, Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, azpimarratu duenez, «proiektu hau ez da soilik gure industria-herentziaren lagin bat, testigantza bat baizik. Gure iragana eta etorkizuneko belaunaldiak lotzen dituena eta gure ondarea zaintzearen eta zaintza horren garrantzia agerian uzten duena. Izan ere, pieza bakoitzak, espazio honetako txoko bakoitzak, nondik gatozen eta nora iritsi nahi dugun gogorarazten digu. Baina, denetan garrantzitsuena, eta benetan harrotasunez betetzen gaituena da espazio hau guztiona dela; karga historiko handia duen baina modernoa eta abangoardista den lekua da hau, auzokoek ere eurena dela sentitzea nahi duguna. Izan ere, hori zen gure konpromisoa, eta horretan ari gara lanean orain, eremu handi hau bizilagunek ere erabiltzeko aukerak lantzen“.

Era berean, Campokoak zehaztu duenez, Lutxana biziberritzen ari da «Serralta parke handia eta Zamalanda bezalako proiektuekin, auzoari 147.000 metro koadroko bihotz berdea ematen diotenak aisialdirako eta topaketarako espazio naturaletan». Gainera, aurreratu du horiek ez direla izango auzoak urte batzuen buruan ikusi ahal izango dituen proiektu bakarrak: «Lehen fabrikek okupatzen zuten lurra berreskuratuta, pabiloi horiek bezala, barakaldarrei lekua eman nahi diegu. Horrelakoa da Barakaldo berria, industria-aztarna, taupada naturala”.

Jatorria

Orconera Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko jarduketako Ezkerraldeko eremuko (ZAP) proiektuetako bat da.

Orconera-Lutxana Bildumaren jatorria joan den mendeko laurogeiko hamarkadan hasi zen, industriaren birmoldaketaren ondorioz euskal industriaren zati handi bat galtzeko arriskua ikusi zenean. Horrela sortu zen Teknikaren Museoa eratzeko ideia. Industria-ondare horren galera saihesteko, makinak, objektuak, materialak, piezak, tresnak, koadroak, planoak, liburuak eta abar biltzen hasi ziren. Hala, euskal industriaren historia dokumentatzen duten piezak eskuratzeko prozesu luze baten emaitza da bilduma.

Gaur egun, bilduma 1.800 objektu inguruk osatzen dute; materialak askotarikoak dira, gehienak XX. mendekoak, eta Euskadiko ia industria-sektore guztiak daude ordezkatuta: arte grafikoak, meatzaritza, energia, metalurgia, makina-erreminta, elikadura, ontzigintza… Bitxikerien artean honako hauek daude: garia jotzeko makina, Gasteizko Ajuria enpresakoa; Lube motozikleta; suhiltzaileen kamioi bat, 1944koa, bere garaian punta-puntakoa; txokolatea egiteko makina bat, Galletas Artiach lantegikoa; korapilo- sareak egiteko Zang ehungailua; banaketa-koadro bat, Leitzarango zentral hidraulikokoa; eta Goss errotatiba, besteak beste. Aurtengo urtarriletik Euskadiko Ondare Higigarri Industrialaren Orconera-Lutxana Bilduma formalki sortu eta Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatuta dago.

2002tik gaur arte, bilduma Zorrotzaurreko Konsoni Lantegian egon da. Azken hau urte askoan itxita egon zen jendearentzat, baina 2017tik, Europako Kultur Ondarearen jardunaldiak zirela eta, bisita gidatuak antolatzea erabaki zen bertan.

2020az geroztik, Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza-garapena dela eta, eta Barakaldoko Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Orconerako pabiloiak egokitzen, biltegia muntatzen eta bilduma garraiatzen hasi da.

Orconera berria

Gaur egun bi pabiloiak egokitu dira: hegoaldeko pabiloian biltegi bisitagarria dago, eta iparraldeko pabiloia bildumaren biltegi gisa erabiltzen da. Bere garaian, bi pabiloi horiek Orconera Iron Ore Company LTD enpresaren eraikinak izan ziren, trenbideko mantentze-lanak egiten zituen enpresarenak.

Gaur, espazio berri hau inauguratu da, bi pabiloien arteko lotura izateko. 32 metroko zabalera duen lurzati batean eraikitako pabiloi nagusi honetan, elkarri lotuta dauden beste bi pabiloi eraiki dira. Barrualdean, industria-ondareko piezak erakusteko aukera desberdinak eskaintzen dituzten espazio irekiak daude. Bi solairutan banatuta, erakusketarako, administraziorako, bisitarientzako eta biltegirako espazioak ditu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbao ha incorporado 1.609 nuevos árboles desde enero de 2024

El Ayuntamiento ha generado un mapa del arbolado de Bilbao que se puede consultar en…

14 horas hace

Un hombre mata a la hija de su pareja en Bilbao y después se suicida

La Policía Municipal de Bilbao ha confirmado que un hombre de 43 años de edad ha…

14 horas hace

Continúa la búsqueda de la persona desaparecida desde el martes en la zona de la playa de Bakio

Las labores de búsqueda de un hombre de 52 años de edad desaparecido desde el…

14 horas hace

Covite entregará mañana su XXIV Premio Internacional a la película ‘La Infiltrada’ en el Kursaal

El Palacio de Congresos Kursaal de Donostia acogerá mañana la entrega del XXIV Premio Internacional del…

14 horas hace

Las terrazas de Donostia podrán cerrar media hora más tarde en invierno

La Ordenanza de Terrazas aprobada ayer en el Pleno de Donostia incluye una modificación para que…

14 horas hace

Naturklima acoge la inauguración de Materiategi Lab, la primera biblioteca de materiales recuperados de Gipuzkoa

La apertura oficial de dos nuevos espacios estratégicos para la innovación y la sostenibilidad en…

14 horas hace