Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak eta Osakidetzak goi-mailako espezializazioa, berrikuntza eta ikerketa bultzatzen dute Parkinson gaixotasuna duten pazienteen tratamenduan

Urtero apirilaren 11n ospatzen den Parkinsonaren Mundu Egunean, Osasun Sailak eta Osakidetzak Parkinson gaixotasunaren (PG) tratamenduan arreta espezializatuagoa emateko eta terapia aurreratuenak eskaintzeko konpromisoa erakusten dute. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Mugimenduaren Nahasmenduaren Unitatea —neurologia, neurokirurgia, neurofisiologia eta neurorradiologiako profesionalek osatzen dute— Parkinson gaixotasunaren eta mugimenduaren beste nahasmendu konplexu batzuen tratamendu kirurgikorako OSN (CSUR) Osasun Sistema Nazionalak egiaztatutako 8 erreferentzia-zentroetako bat da.

Parkinson gaixotasuna Euskadin

Parkinson gaixotasuna (PG) gaixotasun neurodegeneratibo progresiboa da eta desgaitasuna eragiten du. Gaixotasuna azaltzeko ohiko adina 55 urtetik gorakoa izan ohi da, eta zertxobait gehiago ematen da gizonetan emakumeetan baino.

Gaixotasunaren intzidentzia 100.000 biztanleko 8-18 pertsonakoa da; beraz, Euskadin 400 kasu diagnostikatu daitezke urtero. Guztira 8.000 kasu diagnostikatuta daude gure erkidegoan.

Euskadin, prebalentzia, adin-taldeen arabera, honako hau da: % 0,4 (65-74 urte), % 4,7 (75-84 urte) eta % 2,9 ( ≥ 85 urte). Prebalentzia-datu horien arabera, Euskadin, munduko gainerako tokietan bezala, PG da bigarren gaixotasun deurodegeneratibo ohikoena, Alzheimer gaixotasunaren ondoren.

PGaren ezaugarri klinikoak eta prebalentzia ez dira munduko gainerako herrialdeetakoetatik edo Espainiakoetatik oso desberdinak, Euskadin dardarinaren genean (LRRK2) ematen den euskal mutazioa deiturikoaren kasuan izan ezik. Gen hori Gipuzkoako zenbait udalerritan PGa duten familia-kasuen % 50ean ager daiteke.

Sintoma motorrez gain, oso ohikoak diren beste sintoma batzuk ere eragiten ditu PGak, hala nola, idorreria, usaimena galtzea, nekea, hipotentsio ortostatikoa eta beste nahasmendu disautonomiko batzuk, depresioa eta mina. Narriadura kognitiboa ere aurkitzen dugu PGan, pazienteen % 30ek baino gehiagok dementzia garatzen duela kalkulatzen baita.

PGaren sintomarik bereizgarrienak hauek dira: borondatezko mugimenduen moteltasuna, zurruntasuna, geldialdiko dardara eta deanbulazioaren alterazioa barne hartzen duten motorrak.

Hasieran, garunari neuronen galera arintzen laguntzen dioten farmakoekin tratatzen da PGa. Farmako horiek oso eraginkorrak dira, eta hobekuntza nabarmena eragiten dute; hala ere, denborak aurrera egin ahala eta neurona-galera gero eta handiagoa den neurrian, konplikazioak agertzen dira.

Hain zuzen ere, konplikazio motorrak dituzten paziente horietako batzuk terapia aurreratuak deitzen direnak jasotzeko hautagaiak dira: larruazalpeko edo hesteetako lebodoparen infusio jarraitua, apomorfina edo garuneko hainbat gunetan elektrodoak kirurgia bidez jartzea, larruazalaren azpian dagoen bulkada-sorgailu batera konektatuz garuna etengabe estimulatzeko.

PGrako kirurgia mota hau, eta pazienteen hautaketa egokia eta ondorengo jarraipena, diziplina anitzeko unitateak dituzten erreferentzia-zentroetan egiten da (adibidez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalekoan). Zentro horiek beharrezko giza ekipamendua eta baliabide materialak dituztela egiaztatu behar dute, eta gaitasuna, esperientzia eta emaitza ezin hobeak izan behar dituzte.

Halaber, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea HIFU ekipamendu teknologikoa duen eta hau erabiltzeko gaitasuna duen mediku-taldea duen Estatuko zentro gutxietako bat da. Intentsitate Handiko Ultrasoinu Fokalizatuen (HIFU) ekipamendua mugimenduaren nahasmenduak —hala nola dardara esentziala— eragiten dituzten gaixotasunak tratatzeko teknologiarik modernoena eta itxaropentsuena da,

Parkinson gaixotasunari buruzko ikerketa Biobizkaian

Biobizkaiak Parkinson gaixotasunaren ikerketa bultzatzen du proiektu berritzaileekin eta lankidetza estrategikoekin

Garunean neurona dopaminergikoak pixkanaka galtzearen ondorioz sortzen da gaixotasuna.  Oraindik ez dakite zerk eragiten duen, baina kausa horietako bat kaltetutako neuronetan alfa-sinukleina izeneko proteina bat metatzea da. Biobizkaia Osasun Ikerketarako Institutua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean kokatua, erreferente gisa finkatu da gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketan, bereziki Parkinson gaixotasunean.

Ikerketa-ildo nagusietako bat adimen artifizialaren erabileran oinarritzen da, Parkinsona duten pazienteetan gailuek lagundutako terapietarako hautagai egokiak identifikatzeko.

Gainera, Biobizkaiako ikertzaileek erretinaren lodieraren eta eboluzio kognitiboaren arteko erlazioa aztertu dute Parkinsona duten pazienteetan. Emaitzek iradokitzen dute erretinaren lodiera neurtzeak biomarkatzaile ez-inbaditzaile gisa balio lezakeela paziente horien narriadura kognitiboa iragartzeko, gaixotasunaren monitorizaziorako eta tratamendu goiztiarrerako bide berriak irekiz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak truke-jardunaldi batzuetan parte hartu du beste polizia batzuetako esku-hartze taldeekin

Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…

1 día hace

Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute

25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…

2 días hace

Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen

25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…

2 días hace

Gizon bat ikertu dute Durangoko lonja batean substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik

Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…

2 días hace

Un profesor de la EHU denuncia una «campaña impune de acoso a docentes»

El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…

2 días hace

El departamento de Sostenibilidad aumenta su presupuesto un 7,8%

El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…

2 días hace