Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Basket taldearen zaleen artean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du, BIHAR ASTEAZKENA, APIRILAK 2, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.
Horrela, bada, Bilbao Basket – JDA Dijon partidua dela eta, 20:00etan, E7 linea 10 minuturo irtengo da Plaza Biribilatik partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00tik aurrera).
Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…