Eibarren kapitaina ere denak taldeak egiten ari duen denboraldi borobila azpimarratu du eta ostiralean Realari irabaztea suposatuko lukeena aurreratu du prentsaurrekoan
Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko azken derbia jokatuko du, eta, horretarako, oso gertu bidaiatuko du ostiralean: Zubietara, Ostiral Santu egunean partida jokatzeko. Partidaren atarian, Eider Aranak prentsaurrekoa eskaini du eta taldeak denboraldi honetan egin duen kanpaina handia nabarmendu du. Kapitaina ere denak «euskaldunok gainontzekoei azaltzen diegu zein berezia den derbiak jokatzea, eta zaletuen partetik ere giro ona espero dugu Zubietan».
«Nahiz eta aurreko larunbatean partida galdu, oso dinamika onean gatoz. Partida bereziak dira derbiak eta gogotsu hartzen dugu partida», hasi du prentsaurrekoa Eider Aranak. Derbiak beti berdintzen direla ere adierazi du, «beharbada beraiek ez datoz bolada onean eta gu oso ondo gabiltza emaitza eta sentsazio aldetik; derbietan dena berdintzen da eta asko leihatu ditugu nahiz eta garaipena ez lortu», gaineratu du.
Etxetik kanpo, «izugarria da egin ditugun zenbaki eta partidu horiek», horregatik partidaren bila eta leihatzera aurreko partida guztietan bezala irtengo dela Eibar azaldu du Eiderrek. Derbietan «pike eta leiha hori dago beti, aurreko denboraldian ez genuen derbirik irabazi eta aurten Lezaman irabazi genuen», denboraldiko azken derbia, beraz, gogoz gainezka hartzen du Yerai Martinen taldeak.
«Apaltasunez eta humiltasunez egiten dugu lan egunero, baina egia da, nork esango zigun Lezaman edo Di Stéfanon irabaziko genuela? Egia da lanaren emaitza dela hori, eta hauek dira gozatzeko eta disfrutatzeko momentuak», hitz horiekin laburbildu du Eiderrek taldearen denboraldiko lan bikaina.
Aurreko denboralditik ona taldeak bizitako garapena nabaria dela ere azaldu du, batez ere «lanari esker» eta «gure artean geroz eta gehiago ezagutzea, talde batua eta sanoa izatea eta aldagelako giroa bikaina izatea» izan dira denboraldiaren gakoak Eider Aranarentzat.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…