Bizkaiko Foru Ogasunak 41,2 milioi euro itzuliko dizkie aitorpena joan den asteko ostegunean, Errenta24 kanpainaren lehen egunean, aurkeztu zuten 33.079 zergadunei -aitorpenaren emaitza haien aldeko izan da-, aurkeztutako aitorpenak berrikusteko prozesuak egin ondoren. Hala, Errenta kanpainaren lehen aitorpenetan 1.245 euro itzuliko dira batez beste. Gaur, 10:00ak arte, 90.767 aitorpen aurkeztu dira.
Azpimarratu behar da Errenta23 kanpainan 45,6 milioi euro itzuli zirela itzulpena egiteko lehenengo egunean, eta kopuru hori kanpainaren lehen bi egunetan aurkeztutako aitorpenei zegokiela. Aurten, berriz, 41,2 milioi euro itzuliko dira kanpainako egun bakar batean. Horrek esan nahi du kanpainaren lehen 24 orduetan aurkeztutako aitorpenen kopurua % 21 igo dela.
Aurkeztutako aitorpenak, kanalaren arabera
Zergadunek beren aitorpena aurkezteko gehien erabili duten kanala digitala izan da: guztira, 81.077 aitorpen, % 89,3. Ondoren, telefono bidezkoa dago, 7.951 aitorpenekin (% 8,8), eta aurrez aurrekoa, 1.7398 aitorpenekin (%1,9).
Telefono bidezko arreta-zerbitzuak zergadunen 40.461 dei jaso ditu kanpainaren lehen hiru lanegunetan, haien aitorpena kontsultatu, aldatu edo aurkezteko, bai eta zalantzak argitzeko ere. Dei gehien astelehenean, hilak 14, egin dira: 14.206 dei jaso dira, hau da, 10 dei minutuko, batez beste.
Errenta24 kanpainaren zenbaki garrantzitsuenak
858.102 zergadunek eskura dute aitorpenaren zirriborroa, eta modu digitalean, telefonoz edo aurrez aurre kontsultatu eta berrikusi ahal izango dute. Bizkaiko Foru Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 678.000 errenta-aitorpen inguru aurkeztuko dira, eta hamarretik zazpitan dirua itzuli beharko da, hau da, emaitza zergadunen aldekoa izango da. Batez beste, 1.228 euro itzuliko zaie. 2024ko errenta-kanpainan 778,7 milioi euroko kenkari sozialak aplikatuko dira.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…