Categorías: albisteak-berriak

Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz emakume bati lapurreta egiteagatik

Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria erabiliz dirua lapurtzeagatik. Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain baten esku-hartzeak erraztu zuen lapurra atxilotzea.

Atzo, asteartea, arratsaldeko ordu bat eta erdiak aldera, biktima supermerkatu batera sartzera zihoanean, pertsona batek esan zion poltsikotik dirua lurrera erori zitzaiola, eta, jasotzera zihoanean, beste pertsona batek hartu zuen. Guztira berrogei bat euro ziren billetetan. Gizon horrek ez zion dirua itzuli nahi izan, eta emakumea astindu eta bultzatu ondoren, korrika ihes egin zuen Zabalburu plazarako noranzkoan.  

Inguruan zebilen eta zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek ikusi zuen emakumea kalean korrika eta oso urduri, eta emakumeak esan zion gizon batek dirua lapurtu berri ziola. Agentea gizonaren bila hasi zen, eta gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzaren Koordinazio Zentroari.

Handik laster, ertzainak taberna batetik irteten ikusi zuen ustezko lapurra, eta hau korrika ihes egiten saiatu zen berriz ere, Juan de Garay kalearen inguruan.  Herritarrak babesteko lanetan ari zen eta lapurretaren berri izan zuenean bertaratu zen patruila batek atzeman ahal izan zuen gizona, eta, identifikatu ondoren, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuen.

Polizia-aurrekariak dituen atxilotua atzo arratsaldean bertan eraman zuten Guardiako Epaitegira, beharrezko eginbideak amaitutakoan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao apoya con más de 285.000 euros los programas de educación y natación escolar

Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…

10 horas hace

Cultura por amor al arte: BOS y Museos Forales de Bizkaia lanzan una colaboración con nuevas ventajas culturales

Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…

10 horas hace

Las vacunas hexavalentes caducadas se administraron en los centros de salud de Ondarreta e Iztieta

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…

10 horas hace

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…

13 horas hace

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, onartuta Donostian

Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…

13 horas hace

Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean

Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…

13 horas hace