25_0273 Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari da Irunen
Servicio de prensa
2025-04-20
Ertzaintzak Irungo kale batean hildako gizon baten heriotza argitzeko ikerketak hasi ditu gaur, igandea, goizaldean. Antza denez, eta egindako lehen ikerketen arabera, beste pertsona batek eraso egin dio hildakoari.
Goizaldeko ordu biak pasata zirela, partikularrek herritarrak babesteko patruila bati deitu diote, Colon pasealekutik zihoala, gizon batek inguruan osasun-laguntza behar zuela ohartarazteko, ustez beste pertsona batek eraso egin ostean. Ertzainek gizon bat lurrean konorterik gabe zegoela baieztatu dute eta berehala eskatu dituzte baliabide medikuak biktimari bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak egiten hastearekin batera. Anbulantzia iritsi denean, osasun-langileek gizona artatu dute, eta heriotza baieztatu dute.
Ertzaintzak Agintaritza Judizialari jakinarazi dio eta, Udaltzaingoaren laguntzarekin, gertatutakoa argitzeko ikerketa hasi du. Biktimaren gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.
Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, sei gazte atxilotu zituen atzo arratsaldean, horietako bi adingabeak, Urnietako tren-geltokian, indarkeriaz…
El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…
Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…
El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…
La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…
El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…