Categorías: albisteak-berriak

Euskal Autonomia Erkidegoak Rebuild 2025 azokara joango da eraikuntzaren industrializaziorako euskal estrategia erakustera eta hau hornitzera

Eusko Jaurlaritzak parte-hartze aktiboa izango du IFEMA Madrid azoka-barrutian apirilaren 23tik 25era egingo den Rebuild 2025 azokan —eraikuntza industrializatuari buruzko Europako topaketarik handiena—.Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso izango da euskal ordezkaritzaren buru. Topaketa horren bidez, sendotu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoak erreferente gisa duen posizionamendua eraikuntzari, jasangarritasunari eta sektorearen industrializazioari aplikatutako berrikuntza-politiketan.

Inaugurazio-egunean (apirilaren 23a, asteazkena), sailburuak 10:15ean ekingo dio bere agendari, Tecnaliaren standa bisitatuz (10E564, 10. pabiloia). Bertan adierazpen batzuk egingo dizkie komunikabideei, Euskal Autonomia Erkidegoak eraikuntza-ereduaren eraldaketarekin duen konpromisoari balioa emateko eta balkoi industrializatuen ekimena aurkezteko (soluzio hori aitzindaria da eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza askotan aplika daiteke).

Ondoren, 10:45etik 11:30era, Itxaso «Políticas de Vivienda para Impulsar la Construcción Industrializada Circular» izenburua daraman mahai-inguruan izango da entzule gisa. Bertan, beste aditu batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendari Pablo García Astrainek parte hartuko du. Mahai-ingurua Holcim Auditoriumean (10. pabiloia) egingo da. Era berean, 10:45etik aurrera, Carlos Quindós Visesako zuzendari nagusiak «Analizando la Construcción de la Vivienda Industrializada» mahai-inguruan parte hartuko du, gaian adituak direnekin batera, 9. pabilioiko Aedas Homes Auditorium aretoan.

12:00etan, sailburua Rebuild 2025-en inaugurazio-ekitaldian egongo da. Ekitaldi hori 9. pabilioiko Main Auditorium Sika aretoan egingo da.

Arratsaldean, 14:30ean, Itxasok eguneko une garrantzitsuenetako batean parte hartuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-industriaren Build:INN klusterraren standaren inaugurazioan (9C349, 9. pabiloia). Sailburuak aldamenean izango ditu klusterraren presidente Alberto Marín, klusterraren zuzendari nagusi Marta Epelde, enpresa parte-hartzaileen ordezkariak eta sektoreko erakundeak. Komunikabideei ekitaldi horretarako deialdia luzatuko zaie.

Asteazkeneko agenda 16:30ean amaituko du, Arreguiren Leihatila Adimendunen standera (9D445, 9. pabiloia) egingo duen bisitarekin. Bertan, euskal enpresa horrek garatutako soluzio berritzaileak ezagutzeko aukera izango da.

Bilerak beste autonomia-erkidego batzuekin eta Austriaren standera bisita

Apirilaren 24an, osteguna, jardunaldia 10:30ean hasiko da, IFEMAko Iparraldeko Atean autonomia-erkidegoetako Etxebizitzako sailburuei egingo zaien harrerarekin. Ondoren, 10:45etik 11:30era, Itxasok «Si necesitamos 600.000 viviendas. ¿Cómo podemos hacerlas en cinco CCAA con más necesidades?» izenburua daraman mahai-inguruan parte hartuko du, Main Auditorium Sika aretoan (9. pabiloia). Mahai-inguru horretan parte hartuko dute, halaber, Gaztela-Mantxako Gobernuko Sustapeneko sailburu Nacho Hernandok, Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok, Madrilgo Erkidegoko Etxebizitza, Garraio eta Azpiegiturako sailburuorde José María Garcíak eta Valentziako Generalitateko Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Etxebizitzako lehendakariorde eta kontseilari Susana Camarerok. Kasu honetan ere prentsari bertan egoteko deialdia luzatuko zaio.

Ondoren, sailburuak eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak entzule gisa parte hartuko dute auditorioan bertan 11:30etik 12:15era egingo den «Vivienda social. Modelos de Industrialización a debate en 5 CCAA» izenburua daraman mahai-inguruan. Ekitaldia bukatzerakoan, 12:45ean ohiko familia-argazkia egiteko. Hedabide grafikoei bertan egoteko deialdia luzatuko zaie.

Azokan parte hartzeari amaiera emateko, Eusko Jaurlaritzako bi arduradunek 9. eta 10. pabiloietako erakusketa-gunea bisitatuko dute, eta arreta berezia jarriko diote Austriaren standari (9C309, 9. pabiloia), 13:00etatik 15:00etara. Austriak —Rebuilden edizio honetako herrialde gonbidatua— Vienako etxebizitza sozialaren eredua aurkeztuko du, ikuspegi berritzaile eta jasangarriagatik aintzatetsia izan den eredua. Herrialde horretako ordezkaritzaren buru Austriak Espainian duen enbaxadore Enno Drofenik eta bertako hamar bat konpainia egongo dira.

Euskal enpresen ordezkaritza

Rebuild 2025en edizio honetan, eraikuntzaren, industrializazioaren eta sektoreari aplikatutako teknologien esparruko Euskal Autonomia Erkidegoko 16 enpresak hartuko dute parte. Guztiek aukera izango dute beren produktuak erakusteko, esperientziak partekatzeko eta sinergiak ezartzeko, Europako habitataren eta eraikuntzaren etorkizunerako erreferentziazko erakusleiho gisa finkatzen den azoka baten esparruan. Zerrenda enpresa hauek osatzen dute: Lur Control, Sukia, Altuna y Uria, Tecnalia, Egoin, American LH, Orkli, Alkora, Arregui, Baskegur, Photokrete, Onduline, Salto Systems, Jeremias España SA, Enbi eta Aliaxis Iberia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik

25_0307 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik Gasteiz, gizon bat atxilotu…

9 horas hace

Irun, detenido un joven por agredir a otro esta madrugada con un arma blanca

Agentes de la Ertzaintza han detenido en Irun a un joven, de 21 años de…

1 día hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute

25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

1 día hace

Ertzaintzak Atletico Madrileko zale erradikalak identifikatu ditu Gasteizen, eta istiluak sortzeko material ugari konfiskatu die

Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…

1 día hace

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

2 días hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

2 días hace