Categorías: albisteak-berriak

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko Mendi Abesbatzak emandako kontzertuan izan da, Bartzelonako Nafarren Etxean. Ekitaldi hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin eta Estatuko beste Autonomia Erkidegoetako nafar-etxeetan elkarlanean antolatzen duten biraren parte da.

Bartzelonara egindako bisitan, Ollo lehendakariordea hartu du Koldo Larrea Bartzelonako Nafarren Etxeko presidenteak. Ondoren, Napar Bideak elkarteak eskaintzen duen Nafarroako Foru Komunitateko berezko produktuen dastaketaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Bartzelonako Nafarren Etxeaz gain, 2025ean zehar, Nafarroako hainbat abesbatzak Barakaldon (Barakaldoko Nafar Etxea), Bilbon (Nafar Etxea), Burgosen (Burgosko Nafar Etxea), Logroñon (Nafar Etxea), Madrilen (Nafarroako Kultur Elkartea Madrilen), Santanderren (Nafar Etxea Kantabrian), Sevillan (Nafarroako Etxea Elkartea Sevillan), Valentzian (“Laurak Bat” Euskal eta Nafar Etxea), Valladoliden (Kultur Etxea eta Nafar Etxea), Gasteizen («San Francisco Javier” Nafar Etxea) eta Zaragozan (Nafar Etxea) dauden zentroak bisitatuko dituzte.

Nafarroako Abesbatzen Federazioa

Nafarroako Abesbatzen Federazioa 1988an sortu zen, Nafarroako talde koral guztiak batzeko, eta berak diseinatu du ekitaldia, dibulgazioa eta erakustaldi praktikoa uztartuz, kantatutako musika Foru Komunitateko kulturaren eta tradizioen adierazpen aberats eta askotariko gisa transmititzeko. Paisaiek, historiak eta hizkuntzak eraginda, Nafarroako musikaren ezaugarri nagusia aniztasuna eta sakontasun emozionala dira.

Mendi Abesbatza

Doneztebeko Mendi Abesbatza 1996an sortu zen, eskualdeko abesbatza-munduko zaleak elkartzeko asmoz. Oraingo honetan Bartzelonan talde txikiago batek parte hartu badu ere, gaur egun 19 eta 75 urte bitarteko 60 bat kantarik osatzen dute abesbatza. Bere sortzailea herri bereko Agorreta Musika Eskolako akordeoi irakaslea izan zen, Iñaki Dieguez, bere lehen bost urteetan koruaren buru izan zen zuzendaria. 2002ko irailetik aurrera, zuzendaritza Ion Irazoki Zubietak hartu zuen bere gain. Beti egon da koruen munduari lotuta, eta Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatzako eta Hendaiako Gazteluzahar Ahots Larrien Abesbatzako zuzendaria izan da, baita Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatzakoa ere.

Mendi Abesbatzaren errepertorioa hainbat garai eta estilotako lanek osatzen dute, hala sakroa nola profanoa, batez ere herrialdeko folklorea azpimarratuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak 755.963 euroko inbertsioa egin du Agoizko barrutiko tokiko bost errepideren zorua indartzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Agoizko kontserbazio-barrutiko tokiko bost errepidetan…

11 mins hace

AP-15 autobidea eten egingo da maiatzean Tutera inguruan

AUDENASA, Nafarroako autobidearen enpresa emakidaduna, maiatzaren 5ean hasiko da lanak egiten, eta hainbat mozketa egingo…

11 mins hace

BPGk urte arteko % 2,6ko hazkundea izan du Nafarroan urteko lehen hiruhilekoan

Nafarroako ekonomia % 0,5 hazi zen 2025eko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2024ko azken hiruhilekoan…

11 mins hace

Nafarroak hornidura elektrikoaren % 100 berreskuratu du, baina larrialdiko 2. mailan mantentzen du operadoreek konektibitatea hobetu arte, bereziki enpresan

A: MIGUEL OSÉS F: 29-4–2025 P: L: PAMPLONA T: DECLARACIONES PRESIDENTA GABINETE CRISIS Nafarroak estaldura…

11 mins hace

Nafarroako Gobernuak ikerketa bat hasi du Elizak immatrikulatutako herri-ondasunei buruz

IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernua, Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Eliza katolikoak landa-lurzoruan immatrikulatutako herri-ondasunen gaineko ikerketa…

11 mins hace

Itzalaldia medio gertatutako larrialdia 1. mailara jaitsi du Nafarroak, telefono mugikorraren %89 berreskuratu eta hornidura elektriko osoa baieztatu eta gero

A: MIGUEL OSÉS F: 29-4–2025 P: L: PAMPLONA T: DECLARACIONES PRESIDENTA GABINETE CRISIS Larrialdien Aholku…

11 mins hace