Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak milioi bat euro baino gehiago onartu ditu bazterketa egoeraren aurkako proiektu esperimentaletarako laguntzetan

Dirulaguntza honen helburua da Inklusioko V. Euskal Planaren lehen plan operatiboan sartutako inklusioko eta laneratzeko hamar programari jarraipena ematea, eta parte hartzaileen enplegagarritasuna eta bizi kalitatea erraztea

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak milioi bat eurotik gorako dirulaguntza onartu du 2023an abian jarritako proiektu esperimentalak egiteko. Horren bidez, jarraipena eman nahi zaie pobrezia egoeren edo bazterketa arriskuaren aurka borrokatzeko euskal estrategian sakontzea bilatzen duten hamar programari.

Proiektu horiek behar duten esku hartze mota dela eta, hasierako aurrekontu partida handitu egin da ezarritako helburuekin bete ahal izateko. Zehazki, Inklusioko V. Euskal Planaren lehen plan operatiboan sartuta dauden ibilbideak dira, parte hartzaileen enplegagarritasuna eta bizi kalitatea errazteko; hain zuzen ere, bi erakunde publikok eta hirugarren sektoreko zortzi erakundek aurkeztutakoak.

Proiektu esperimentalek aukera ematen dute parte hartzaileentzako zerbitzuak artikulatzeko eta inklusio ibilbideak garatzeko, pobrezia eta bazterketa egoeretatik irtetea hobetzeko eta errazteko, haien inklusioa sustatzeko eta laneratzea errazteko neurriak aktibatuz.

Erakundea eta proiektua 2025
Vitoria-Gasteizko Udala. “Kontzilia” espazio proiektua. 148.000,00 €
Donostiako Udala. UBA aterpetxe-eskola proiektua. 99.000,00 €
Erakunde publikoak, guztira 247.000,00 €
Nahiarte Factory. Desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten artista plastikoen inklusioa eta laneratzea. 96.000,00 €
Sartu Taldea inklusio elkartea. Emakumeen, talentuen eta aukeren proiektua. 155.400,00 €
Etorkintza fundazioa. Sistema eta prozesu soziosanitarioen arteko interkonexio proiektua, osasun mentaleko eta adikzioetako arazoak dituen arrisku egoeran eta/edo gizarte bazterketako egoeran dagoen pertsonari arreta integrala emateko. 57.638,00 €
Bizitegi. Aurkigune proiektua: aktibazio soziokomunitarioko zentroak. 140.000,00 €
Emaus gizarte fundazioa. Festival Nomada Jaialdia proiektua. 102.145,86 €
Margotu elkartea: Hezkuntza eta Inklusio Soziala. Emakumeak sarean indartuz proiektua. 73.000,00 €
Abarka Garapen Lankidetzarako Elkartea. Elkarrekin Gehiago Gara proiektua. 130.656,00 €
Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa. Itsaslur Capacita proiektua. 47.992,00 €
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, guztira 802.831,86 €
GUZTIRA 1.049.831,86 €