25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen

Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen
Servicio de prensa
2025-04-29
Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek 29 urteko gizon bat atxilotzen esku hartu zuen atzo, Gasteizko Alde Zaharrean herritar bati gama altuko telefono mugikorra lapurtzen ikusi ondoren.
Agenteak Errementari kalean ikusi zuen gizon bat beste bati atzetik hurbildu zitzaiola eta esku batekin telefono mugikorra kendu ziola jakaren poltsikotik, eta, ondoren korrika alde egin zuela.
Gertatutakoaren lekuko izan zen ertzaina zerbitzutik kanpora zegoen, eta ahoz identifikatu zen ertzaina zela esanez, ebasketaren egilea gelditu zedin, baina honek urruntzen jarraitu zuen. Ertzainak atzetik korrika segi zion lapurrari, jende asko zegoen kale batean harrapatu zuen arte, ihesi zihoanak ezin izan baitzuen bertatik pasatu. Inplikatuak aurre egin zion arren, agenteak beste pertsona baten laguntzarekin atxiki ahal izan zuen, herritarren babeseko patruila bat iritsi arte.
Gertatutakoaren aurrean, ebasketaren egilea atxilotu zuten eta lapurtutako telefonoa berreskuratu eta legezko jabeari itzuli zioten.