Categorías: albisteak-berriak

Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 150 milioi eurotik gorakoa da

Hezkuntza Sailaren 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, hiru sailburuordetzek kudeatutako dirulaguntzen deialdi guztiak jasotzen dituena, gaur onartu du Gobernu Kontseiluak. Planak 90.679.707 euroko inbertsioa dakar 2025eko ekitaldi honetarako, eta 60.182.143 euro gehiago 2026rako.

Hezkuntza Sailak 78 laguntza-lerro ditu gaur egun, eta horien zenbateko osoa 150.861.850.078 eurokoa da 2025. eta 2026. urteetarako. Horien artean, nabarmentzekoak dira eskolatzeko bekak eta laguntzak, hizkuntza-gaitasuna eta eleaniztasuna bultzatzea, bokazio zientifikoak eta artistikoak, kalitatezko indartze- eta irakaskuntza-programak garatzea… Era berean, Hezkuntza Sailaren diru-laguntza guztien artean garrantzi handia dute lehentasunezko jarduera-eremuetan sustatutako programa eta proiektuei zuzendutakoek, besteak beste, hezkidetzari, genero-indarkeriaren prebentzioari, bakeari eta bizikidetzari edo aniztasunarekiko arretari buruzkoek, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei erantzuten dieten programak alde batera utzi gabe.

Plana programatikoa da, eta Hezkuntza Sailaren politika planifikatzeko tresna da, gizarte-intereseko jarduerak sustatzea helburu duten jardun-arloetan, diru-laguntzak emanez. Horrela, tresna horrek eraginkortasun eta efizientzia mailak handitzea bermatzen du, bai eta Euskal Hezkuntza Sistemaren esparruan gardentasuna indartzea ere.

Laguntzen zerrenda luzean aipa daitezke, halaber, irakasleak prestatzera bideratutakoak, ikerketa sustatzera bideratutakoak, LHko ikastetxeetarako ekipamendua erostera bideratutakoak edo udal-titulartasuneko eskola-instalazioak egokitzera bideratutakoak, besteak beste.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

13 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

16 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

19 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

19 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

19 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

19 horas hace